U-52 (1938)
| U-52 itsaspekoa | |
|---|---|
| Fabrikazioa | |
| Fabrikatzailea | Friedrich Krupp Germaniawerft (en) |
| Jatorrizko herrialdea | Hirugarren Reicha |
| Ekoizpen-lekua | Kiel |
| Historia | |
| Gila jartzea | 1937ko martxoaren 9a |
| Eskaera | 1937ko maiatzaren 15a |
| Uretaratzea | 1938ko abenduaren 21a |
| Esleipena | 1939ko otsailaren 4a |
| Zerbitzuaren amaiera | 1943ko urriaren 22a |
| Scuttling | 1945eko maiatzaren 3a |
| Kudeatzailea | Kriegsmarine |
| Erregistro-herrialdea | Alemania |
| Gatazka | Atlantikoko gudua |
| Kokapena | |
| Koordenatuak | 54°07′N 10°50′E / 54.12°N 10.83°E |
| Identifikazioa | |
| Berezko-portua | Kiel |
Unterseeboot 52 edo U-52 alemaniar itsaspeko (U-Boot) bat izan zen, VII.B motakoa, Bigarren Mundu Gerran Kriegsmarinerako eraikia.
Eraikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]U-52 itsaspeko ozeanikoen mota berri bat sortzeko 1937-1938 programaren parte izan zen. VII B motakoa zen, 1936-1940 bitarte eraikitakoen gisakoa. Friedrich Krupp Germaniawerft ontziolak egina, Kielen, U-52 itsaspekoaren gila 1938ko martxoaren 7an jarri zen eta urte bereko abenduaren 21ean jaurti zen. Itsaspekoa a bi hilabete geroago hasi zen lanean, 1939ko otsailean.[1]
U-52ak 753 tonako desplazamendua zeukan ur azalean zegoenean eta 857 tona urpean zegoenean. Ontzia 230 metro arteko sakoneran aritzeko gai zen.[2]
Urperatzen zenean, itsaspekoak 90 itsas milia (170 km) egin zitzakeen 4 korapilotan (7,4 km/h); azaleratzen zenean, 8.700 itsas milia (16.100 km) egin zitzakeen 10 korapilotan (19 km/h). U-52ak 53,3 cm-ko bost torpedo hodi (lau brankan eta bat popan egokituak), hamalau torpedo, 8,8 cm-ko bat, SK C/35 itsas pistola, eta 2 cm-ko aireontzien aurkako pistola bat zituen.[2]
USS Niblack AEBetako gerraontzi batek eraso zuen U-52, 1941eko apirilaren 10ean. Zortzi gerra patruila egin zituen Atlantikoko guduan, eta hamahiru itsasontzi hondoratu zituen 1945ean Gdańsken hondoratu eta 1946-1947an desegin zuten arte.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]U-52 itsaspekoa 1939ko otsailaren 4an hasi zen jardunean, hasieran, 1939an, Wegener Unterseebootsflotillaren barruan.[1] Gerrako lehen patruila egin zuen, Kielgo portutik aterata, 1939ko abuztuaren 19an, Wolfgang Barten oberleutant edo lotinantaren agindupean. Ipar Atlantikoan etsaien konboiak bilatzea zuen helburu, britainiar uharteak inguratuz, Ipar itsasotik igaroz. 1939ko irailaren 17an itzuli zen Kielera, hogeita hamar eguneko gurutzaldiaren ondoren.
Egindako zortzi patruila aldietan, U-52ak hamahiru merkataritza ontzi aliatu hondoratu zituen, guztira 56.333 tonajea, itsasoratu zen 258 egunetan.
Bere zortzigarren patruilan, 1941eko apirilaren 3an, Lorienteko portutik abiatu zen Ipar Atlantikora. Hogeita bederatzi egun itsasoan eta bi merkataritza ontzi hondoratuta, guztira 13.993 tonajeaz, Kielera itzuli zen 1941eko maiatzaren 1ean.
1941eko maiatzaren 31n, zerbitzu aktiboa utzi eta Unterseebootsflottille 26an sartu zuten, tripulazioak prestatzeko eginkizunaz, berrikuspen osoa egin ondoren, 1942ko martxoaren 31ra arte. Ondoren, Unterseebootsflottille 24aren barruan egon zen, 1943ko irailaren 30era arte eta, azkenik, Unterseebootsflottille 23aren barruan, 1943ko urriaren 21a arte. Gdańsken armagabetu zutelarik, Neustadtera eraman zuten, non 3. ULD unitatera atxiki baitzuten.[1]
1945eko maiatzaren 3an hondoratu zuten, Karl Dönitz almiranteak emandako aginduak betez, Regenbogen Operazioan. U-52a 1946-1947an desegin zuten.
Esleipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]U-52 itsaspekoa Kriegsmarineko atal hauetara egon zen esleitua:[1]
| flotilla | hasi | amaitu | lekua | eginkizuna |
|---|---|---|---|---|
| Wegener Unterseebootsflotille | 1939-02-04 | 1939-08-31 | Kiel | zerbitzu aktiboa |
| 7. Unterseebootsflottille | 1939-09-01 | 1939-12-31 | Kiel | zerbitzu aktiboa |
| 26. Unterseebootsflottille | 1941-06-01 | 1942-03-31 | Baltisk | trebakuntza |
| 24. Unterseebootsflottille | 1942-04-01 | 1943-09-30 | Klaipeda | trebakuntza |
| 23. Unterseebootsflottille | 1943-10-01 | 1943-10-21 | Gdańsk | trebakuntza |
Komandanteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]U-52 itsaspekoa komandante hauen aginduetara egon zen:[1]
| komandantea | hasi | amaitu |
|---|---|---|
| Oberleutnant zur See Wolfgang Barten | 1939-02-04 | 1939-09-17 |
| Kapitänleutnant Otto Salman | 1939-11-14 | 1941-05-09 |
| Kapitänleutnant Helmut Möhlmann | 1941-03-20 | 1941-04-15 |
| Kapitänleutnant Wolf-Rüdiger von Rabenau | 1941-06-10 | 1941-07-06 |
| Oberleutnant zur See Freiherr Walter von Freyberg-Eisenberg-Allmendingen | 1941-07-07 | 1942-01-12 |
| Oberleutnant zur See Friedrich Mumm | 1942-01-16 | 1942-07-24 |
| Oberleutnant zur See Hermann Rossmann | 1942-07-25 | 1943-03-31 |
| Oberleutnant zur See Ernst-August Racky | 1943-04-01 | 1943-10-22 |
Patruilak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| komandantea | irten | itzuli | egunak | helburuak | |||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | Helb. Wolfgang Barten | 1939-08-19 | Kiel | 1939-09-17 | Kiel | 30 egun | |
| Kptlt. Otto Salman | 1940-02-20 | Kiel | 1940-02-21 | Helgoland | 2 egun | ||
| Kptlt. Otto Salman | 1940-02-25 | Helgoland | 1940-02-25 | Wilhelmshaven | egun bat | ||
| Kptlt. Otto Salman | 1940-02-27 | Wilhelmshaven | 1940-02-27 | Helgoland | egun bat | ||
| 2 | Kptlt. Otto Salman | 1940-02-27 | Helgoland | 1940-04-04 | Wilhelmshaven | 38 egun | |
| 3 | Kptlt. Otto Salman | 1940-04-07 | Wilhelmshaven | 1940-04-29 | Kiel | 23 egun | |
| 4 | Kptlt. Otto Salman | 1940-06-08 | Kiel | 1940-07-21 | Lorient | 44 egun | 13.542 t |
| 5 | Kptlt. Otto Salman | 1940-07-27 | Lorient | 1940-08-13 | Kiel | 18 egun | 17.102 t |
| 6 | Kptlt. Otto Salman | 1940-11-17 | Kiel | 1940-12-28 | Lorient | 42 egun | 7.034 t |
| 7 | Kptlt. Otto Salman | 1941-01-22 | Lorient | 1941-02-24 | Lorient | 34 egun | 4.662 t |
| Kptlt. Otto Salman | 1941-03-22 | Lorient | 1941-03-23 | Lorient | 2 egun | ||
| Kptlt. Otto Salman | 1941-03-27 | Lorient | 1941-03-31 | Lorient | 5 egun | ||
| 8 | Kptlt. Otto Salman | 1941-04-03 | Lorient | 1941-05-01 | Kiel | 29 egun | 13.993 t |
| Guztira | 258 egun | 56 333 t | |||||
Hondoratutako ontziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unterseeboot 52 itsaspekoak 13 merkataritza ontzi etsai hondoratu zituen, guztira 56.333 tona, 258 egunez itsasoan egin zituen 8 patruila aldietan:[3]
| U-52 itsaspekoak hondoratutako edo kaltetutako ontziak | ||||
| data | izena | herrialdea | tonak (GRT) |
ondorioa |
|---|---|---|---|---|
| 1940-06-19 | The Monarch | 824 | hondoratua | |
| 1940-06-19 | Ville de Namur | 7.463 | hondoratua | |
| 1940-06-21 | Hilda | 1.144 | hondoratua | |
| 1940-07-14 | Thetis A. | 4.111 | hondoratua | |
| 1940-08-04 | Geraldine Mary | 7.244 | hondoratua | |
| 1940-08-04 | Gogovale[4] | 4.586 | hondoratua | |
| 1940-08-04 | King Alfred | 5.272 | hondoratua | |
| 1940-12-02 | Goodleigh | 5.448 | hondoratua | |
| 1940-12-02 | Tasso | 1.586 | hondoratua | |
| 1941-02-04 | Ringhorn | 1.298 | hondoratua | |
| 1941-02-10 | Canford Chine | 3.364 | hondoratua | |
| 1941-04-10 | Saleier[5] | 6.563 | hondoratua | |
| 1941-04-14 | Ville de Liège[6] | 7.430 | hondoratua | |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e (Ingelesez) «The Type VIIB U-boat U-52» German U-boats of WWII (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-12-21).
- ↑ a b Gröner, Jung & Maass 1991, 43-44. orr. .
- ↑ (Ingelesez) «Ships hit by U-52 - U-boat Successes» German U-boats (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-12-22).
- ↑ EE.AA. 1995, 9. orr. .
- ↑ (Ingelesez) «Saleier (Dutch Steam merchant)» Ships hit by German U-boats during WWII (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-12-22).
- ↑ EE.AA. 1995, 55. orr. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Busch, Rainer; Röll, Hans-Joachim. Itzulpena: Geoffrey Brooks. (1999a). German U-boat commanders of World War II: a biographical dictionary. London: Greenhill Books ISBN 978-1853673665. OCLC .40991909.
- (Alemanez) Busch, Rainer; Röll, Hans-Joachim. (1999b). Deutsche U-Boot-Verluste von September 1939 bis Mai 1945. Hamburg: Mittler ISBN 978-3813205145. OCLC .659782287.
- (Ingelesez) EE.AA.. (1995). The Times atlas of the world. London: Times Books ISBN 978-0723007128. OCLC .221653225.
- (Ingelesez) Gröner, Erich; Jung, Dieter; Maass, Martin. (1991). German warships 1815-1945. Londoon: Conway Maritime ISBN 978-0851775937. OCLC .24695694.
- (Ingelesez) Wynn, Kenneth G. (1997). U-boat operations of the Second World War. Annapolis: Naval Institute Press ISBN 978-1557508607. ISSN 38583217..
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Alemanez) Markus Hofmann U-52 Deustche U-boote 1935-1945
- (Ingelesez) The Diary of a U-boat Commander by Anon. Project Gutenberg (web.archive.org)