Edukira joan

UEFA Europa Conference League

Wikipedia, Entziklopedia askea
UEFA Europa Conference League
AntolatzaileaUEFA
Sorrera2021
EremuaEuropa
TaldeakMultzoetarako sailkatuak: 32
Guztira: 184
Garaipen gehienItalia AS Roma (1)
Ingalaterra West Ham United (1)
Grezia Olympiacos (1)
Ingalaterra Chelsea (1)
TxapeldunaIngalaterra Chelsea (2024-25)
WebguneaOfficial website

UEFA Europa Conference League, 2021-2022 denboraldirako sortu zen Europako futbol taldeentzako txapelketa da, UEFAk antolatua[1]. Europako futbol taldeentzako hirugarren txapelketa nagusia da, Txapeldunen Ligaren eta Europa Leaguen atzetik.

Taldeak liga eta kopa txapelketetan lortutako emaitzen arabera sailkatzen dira, baina Europako Liga txapelketa ahulenak (UEFA koefizientearen arabera) talde gehiago sailkatzen dituzte. Aldiz, beste bi europar txapelketetan liga garrantzitsuenek talde gehiago sailkatzen dituzte, beraz txapelketa hau Europako liga "txikienek" europar txapelketa bat jokatzeko aukera gehiago izatekotan sortu da. Txapelketaren irabazleak Europa Leaguen jokatuko du hurrengo denboraldian.

Txapelketa berriaren lehenengo hiru finaletan italiarrak izan ziren. Lehenengo txapelduna AS Roma izan zen, finalean Feyenoord garaituta[1], bigarrenean West Ham Unitedek Fiorentina garaitu zuen[2] eta hirugarrenean Olympiacos izan zen Fiorentina garaitu zuena partidaren 116. minutuan sartutako golari esker. Greziarren entrenatzailea Jose Luis Mendilibar zen[3].

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Roma
Kopa 1
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
West Ham Utd
Kopa 1
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Olympiacos
Kopa 1
Denboraldia Txapelduna Emaitza Txapeldunordea
2021-22Italia AS Roma1-0Herbehereak Feyenoord Rotterdam
2022-23Ingalaterra West Ham United2-1Italia Fiorentina
2023-24Grezia Olympiacos1-0 (luz)Italia Fiorentina
2024-25Ingalaterra Chelsea4-1Espainia Betis
2025-26Ingalaterra Crystal Palace1-0Espainia Rayo Vallecano
Conference Leagueko garaikurra.
TaldeaGaraipenakFinalistaGaraipen urteak
Italia AS Roma1-2022
Ingalaterra West Ham United1-2023
Grezia Olympiacos1-2024
Ingalaterra Chelsea1-2025
Ingalaterra Crystal Palace1-2026
Italia Fiorentina-2
Herbehereak Feyenoord Rotterdam-1
Espainia Betis-1
Espainia Rayo Vallecano-1
TaldeaIrabaziFinalista
 Ingalaterra30
 Italia12
 Grezia10
 Espainia02
 Herbehereak01

Euskaldunak Konferentzia Ligan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023-24 denboraldian Osasunak atariko kanporaketa jokatu zuen Bruggeren aurka. Iruñean 1-2 galdu zuen eta Brujasen 2-2 berdindu, beraz txapelketatik kanpo gelditu zen[4].

2023-24ko txapelduna Olympiacos izan zen Jose Luis Mendilibar zaldibartarra entrenatzaile zela[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 «Erromak irabazi du Konferentzia Liga, finalean Feyenoord mendean hartuta (1-0)» EITB 2022-05-25 (kontsulta data: 2024-06-01).
  2. «West Ham da Konferentzia Ligako txapelduna, finalean Fiorentina mendean hartuta» EITB 2023-06-08 (kontsulta data: 2024-06-01).
  3. 1 2 «Mendilibarrek Konferentzia liga irabazi du Olympiakosekin» Berria 2024-05-30 (kontsulta data: 2024-06-01).
  4. «Gorritxoak Konferentzia Ligatik kanpo» Berria 2023-08-31 (kontsulta data: 2024-06-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]