UEFA Youth League
| UEFA Youth League | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | international association football clubs cup (en) |
| Historia | |
| Sorrera | 2013 |
| webgune ofiziala | |
UEFA Youth League edo, euskaraz, UEFAko Gazteen liga, 19 urtez azpiko klubetarako nazioarteko futbol txapelketarik entzutetsuena da, eta UEFAko Txapeldunen Ligako ligaxkarako sailkatutako 36 klubek eta gazte mailako 32 txapeldun nazionalek osatzen dute. Europako Futbol Elkarteen Batasunak (UEFA) antolatzen du.[1]
2013-14 denboralditik hasi zen jokatzen, eta 2021-22 ediziotik aurrera, 20 urtez azpiko Kontinente Arteko Kopara sailkatu da txapelduna, 20 urtez azpiko Libertadores Kopako talde txapeldunaren aurka.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako gazteen klubei proiekzio handiagoa emateko sortua edo sub-19, eta Europako Kluben Elkarteak eskatuta, maila horretan kontinental mailan izaera ofiziala duen lehena izatea suposatu zuen. [3] Gainera, gazte taldeen eta lehen talde profesionalen arteko maila hain handia ez izatea nahi zen futbolari gazteentzat, nazioarteko partidak jokatu ahal izateko aukera eskaintzeaz gain.
2013-14 denboraldian inauguratu zen, eta parte hartu zuten taldeek multzoen fase bat jokatu zuten, UEFAko Txapeldunen Ligako multzoen faseko osaketa eta egutegi berarekin. Bi ediziotan zehar behatu beharreko "oinarrizko entsegu" gisa burutu zen. [4] 32 taldek hartu zuten parte, non multzoko zortzi irabazleek eta sailkatutako zortzi bigarrenek kanporaketako fase batean parte hartu zuten. Hala ere, lehiaketa absolutuan ez bezala, hauek partida bakarrera jokatu ziren, finalerdiak eta finala Lyoneko Colovray Stadiumen jokatuta, azken partiduen egoitza nagusia izan zena.
Irailaren 17an jokatu ziren lehen partidak, eta Manchester City F.C. Reserves and Academy taldeko Sinan Bytyqik sartu zuen txapelketako lehen gola, Patrick Vieirak entrenatuta. Frantziako futbolari ohiaren izena, baita Andrew Cole, Zinedine Zidane, Mehmet Scholl edo Filippo Inzaghirena ere, txapelketari lotuta egon ziren, bai parte hartzen zuten taldeetan seme-alabak zituztelako, bai "staff" en parte zirelako, eta torneoaren hasierako proiekzioaren berri eman zuten.[4]
2014ko apirilean, Espainiako Futbol Klub Bartzelona lehen txapeldun bihurtu zen, Sporting Lisboa eta Benfica Juniors portugaldarrak 3-0 gaindituta, biek Schalke 04 alemaniarra eta Real Madrid Club gaindituta Suitzan jokatutako lauko finalean. Gainera, UEFAk bere bulegoak finkatuta ditu eta horregatik aukeratu zuten lehen egoitza gisa. Bigarren edizioan Chelsea Football Club Academy izan zen garaile FC Xakhtar Donetsk 3-2 mendean hartuta.[1]
Euskal taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atheltic Club
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Athleticek azken urteetan UEFA txapeldunen ligako 2014-15 eta 2025-26 edizioak jokatu ditu, hori dela eta, urte hauetan jokatu zuen gazteen liga.
2013-14an bi partida irabazi zituen Bate Borisov taldearen aurka eta partida bat Oportoren aurka. Hala ere ez zuten hurrengo fasera pasatu. Unai Simon, Gorka Gurutzeta edo Asier Villalibre jokatu zuten izenen artean daude.[5]
2025-26an sistema aldatu zen Txapeldunen ligan moduan eta liga formatua izan zen. Bertan ikaragarrizko taldea izan zuen eta 6º postuan gelditu ziren 36 taldeetatik. Hala ere hurrengo fasean Eintracht Frankfurt talde alemaniarrak kanporatu zuen talde zurigorria. Manex Lozano, Elijah Gift edo Selton Sanchez jokatu zuten izenen artean daude.[6][7][8]
Real Sociedad
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Realak 2013-14 denboraldia jokatu zuen, txapelketaren inaugurazio urtea, eta lehen postua izan zuen taldearen sailkapenean. Hala ere hurrengo fasean Shalke 04 taldeak kanporatu zuen. Sangali edo Alvaro Odriozola jokatu zutenen artean daude [9]
2023-24an ere txapelkeldunen liga jokatu zuen. Irabazten hasi zuen txapelketa, baina hala ere lehen fasean kanporatu zuten taldeko azkena geratuz. Jon Martin edo Arkaitz Mariezkurrena jokatu zutenen artean daude[10]
Tituluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024-25 denboraldirarteko datu ofizialak[1]
| Taldea | Tituluak | Txapeldunorde | Urteak | Urteak txapeldunorde |
|---|---|---|---|---|
| F. C. Barcelona | 3 | - | 2014, 2018, 2025 | - |
| Chelsea F. C. A. | 2 | 2 | 2015, 2016 | 2018, 2019 |
| S. L. Benfica | 1 | 3 | 2022 | 2014, 2017, 2020 |
| F. C. Red Bull Salzburg | 1 | 1 | 2017 | 2022 |
| F. C. Porto | 1 | - | 2019 | - |
| Real Madrid C. F. | 1 | - | 2020 | - |
| Alkmaar Zaanstreek | 1 | - | 2023 | - |
| Olympiakos F. C. | 1 | - | 2024 | - |
| F. K. Shajtar Donetsk | - | 1 | - | 2015 |
| Paris Saint-Germain F. C. | - | 1 | - | 2016 |
| H. N. K. Hajduk Split | - | 1 | - | 2023 |
| A. C. Milan | - | 1 | - | 2024 |
| Trabzonspor | - | 1 | - | 2025 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 UEFA Youth League weborria. .
- ↑ UEFA Youth league sorrera 2013-14. .
- ↑ (Ingelesez) UEFA.com. «The official website for European football» UEFA.com (kontsulta data: 2026-02-09).
- 1 2 (Ingelesez) UEFA.com. «The official website for European football» UEFA.com (kontsulta data: 2026-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Athletic Youth League | Partidos | 2014-15» www.athletic-club.eus (kontsulta data: 2026-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Athletic Youth League | Partidos | 2025-26» www.athletic-club.eus (kontsulta data: 2026-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ibáñez, Diego Gutiérrez. (2026-02-03). «El Athletic desaprovecha su dominio y se pierde los octavos de la Youth League» Juvenil Division de Honor (kontsulta data: 2026-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Romero, Fernando. (2025-11-25). «El Athletic sigue invicto en la Youth League tras empatar en Praga gracias a un penalti en el último minuto» El Correo (kontsulta data: 2026-02-09).
- ↑ Realak agur esaten dio txapelketari. .
- ↑ Sailkapen Taula 2023-24 Reala. .