Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala
| Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen ofiziala | Universidad Nacional de Educación a Distancia |
| Izen laburra | UNED |
| Mota | unibertsitate publikoa, sarbide irekiko argitaletxea eta unibertsitatea |
| Herrialdea | Espainia |
| Jarduera | |
| Kidetza | European University Association, Conferencia de Rectores de las Universidades Españolas, Unión de Editoriales Universitarias Españolas, Open Education Global, Coalition for Advancing Research Assessment, International Council for Open and Distance Education, Open European University, European Association of Distance Teaching Universities, Unibertsitateen Nazioarteko Elkartea, RedIRIS eta AUiP |
| Honen parte | Open European University |
| Eskumendekoak | |
| Erabilitako hizkuntza | gaztelania |
| Agintea | |
| Errektorea | Ricardo Mairal Usón |
| Egoitza nagusi | |
| Historia | |
| Sorrera | 1972 |
| webgune ofiziala | |
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala[1] edo UNED (gaztelaniaz: Universidad Nacional de Educación a Distancia) Espainiako unibertsitate bat da, 1973an hasi zelarik hezkuntza lanetan. Bertaratu beharrik gabe ikasgaiak burutzeko aukera eskaintzen du, Internet eta ikus-entzunezkoen bitartez.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi mailako ikasketak egiteko aukera eskaintzen du, eskoletara joateko beharrik gabe. Erakunde honen helburua hezkuntza eta ikerkuntza bitarteko desberdinen bidez aurreratzea eta hedatzea da: besteak beste, irrati eta telebista programen bidez, material didaktikoen bidez, posta bidezko ikastaroen bidez eta bitarteko informatikoen bidez. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatea 1973. urtean sortu zen. Madrilen du egoitza nagusia, baina Espainiako estatuko lurralde osoan ditu adarrak. Hiru irakasbide nagusi erabiltzen ditu: ikasleari ikastetxean bertan eskaintzen zaion tutoretza, irakaskuntza eta aholkularitza sistema; ikus-entzunezko bitartekoak (irratia eta telebista gehienbat), gai jakinei buruzko eskolak eta erreportajeak eskaintzen dituztenak; eta hitzaldi sistema, ikastetxean bertan edo bideo bitartez jaso daitekeena. Azkenik, Unibertsitateak berak bere unitate didaktikoak argitaratzen ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-9-23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2001]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) UNED-Bergara
- UNED-Bizkaia
- (Gaztelaniaz) UNED-Gasteiz
- (Gaztelaniaz) UNED-Iruñea