Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

UNESCO

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

UNESCO
Flag of UNESCO.svg UNESCO logo.svg
Datuak
Izen laburra UNESCO
Mota Nazio Batuen agentzia espezializatua, nazioarteko erakundea eta gobernu arteko erakundea
Herrialdea Frantzia
Filialak
Gobernantza
Presidentea Audrey Azoulay
Egoitza World Heritage Centre (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera 1945eko azaroaren 16a
Jasotako sariak
Peabody Award  (1958)

en.unesco.org


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngYoutube-variation.pngInstagram logo 2016.svg

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea edo UNESCO[1] (ingelesez: United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization) hezkuntza, zientzia eta kulturarako Nazio Batuen erakundea da.

1945eko azaroaren 16an sortu zuten Londresen. Munduko herrialde pobreetan ikastetxeak egiten laguntzen du, baita liburuak argitaratu eta literatura eta hizkuntza gutxituak sustatu ere. Egungo presidentea Audrey Azoulay frantziarra da.

UNESCOren helburu orokorra da bakea eta segurtasuna lortzea hezkuntza, zientzia eta kulturaren bidez. Esan bezala, erakundeak nahi du herrien garapena lortu baliabide natural eta kulturaren bidez. Munduko herriak modernizatu eta aurreratzea da honen xedea, baina kulturaren aniztasuna eta nortasuna galdu gabe. Erakundeak lan asko egiten du herriak alfabetatzen, hau lortzeko eskolak eraikitzen ditu, irakasleak trebatuz herrialde bakoitzerako.

UNESCOren helburu nagusiak, laburbilduta, hauek dira:

  • Kalitateko hezkuntza denentzat lortzea eta etengabeko ikasketa.
  • Zientzia mobilizatu garapen iraunkorra lortzeko
  • Sozial eta etika erronka berriei aurre egin.
  • Kultura anitza, bakea eta elkarrizketa sustatu.
  • Komunikazioa eta informazioa erabili herrialde jakintza eraikitzeko.

Lan handiena Afrikan egiten du.

Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2005]