UR (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
UR
Datuak
JatorriaAzkoitia (Gipuzkoa)
Musika motarock, soul, funk
Urteak2020 -
Taldekideak
Urtzi Azkue
David Gorospe
André Canto y Mello

UR, Azkoitian sortutako rock, soul eta funk musika taldea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtzi Azkue Azkoitian bizi den leioarra da. COVID-19 pandemiak eragindako itxialdi garaian terapia gisa abesti batzuk konposatu zituen eta David Gorospe zarauztarra eta André Canto brasildarra gehitu zitzaizkionean UR proiektua sortu zuten. 2021. urtean Baleak diskoa atera dute. Momentuz webgunean ezarri dute, soporte fisikorik gabe[1]. Abestiak euskaraz eta ingelesez eginak daude. Kontzertuak emateko teklatuak gehitzeko asmoa dute[2].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baleak (2021, autoekoizpena)[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. SA, Baigorri Argitaletxea. (2021-02-13). «Atlantikoaren bi aldeak elkartuta, UR taldearen «Baleak» agertu da» GARA (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  2. «Urtzi Azkue: "Abesti guztiak 'groove' erakoak dira, dantzagarriak eta alaiak"» Urola Kostako Hitza 2021-02-17 (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  3. «Baleak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]