USB

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
A motako USB larako arra
B motako USB konektorea
USB ikonoa

USB ingelesezko Universal Serial Bus izenaren siglak dira, eta industriarako estandar bat da, 1990eko hamarkadan sortua. Gailu digitalak konektatzeko eta energiaz elikatzeko aukera ematen duen bus serie interfaze bat da.

USBaren garapenaren ideia Intel enpresatik jaio zen, Intelek sortu baitzuen implementers Forum USB delakoa. Hala, 1996. urtean kaleratu zen lehenengo zehaztapena (USB 1.0 bertsioa), famatua izan ez zena, harik eta 1998. urtean USB 1.1 kaleratu zuten arte.

Abiadura erdi eta handiko komunikazioak hornitzeko helburuarekin, elektronika munduko enpresa multzo batek (Philips, Compaq, Nec, Microsoft, HP, Intel... ), sortutako estandarra dugu. OSI ereduko 1. mailan kokatzen dena. Gailu digital hau, periferikoen konexioa araupetzeko diseinatua izan zen eta arrakasta handia izan du, beste gailu asko ordezkatu baititu. Bere eremua gaur egun, gailu elektroniko askotara zabaltzen da: automobiletatik Blu- ray Disk bezalako erreproduzigailuetaraino. Halaber, aldaketa ugari gertatu dira gailu hauetan militar eta industrialki erabili ahal izateko. Baina eragin gehien izan duen ataletan mugikor inteligenteetan izan da, denek mikro USB kargadore bat dutelako, adibidez, tabletak, PDAk eta bideokontsolak. 2004 geroztik , 6 mila milioi gailu inguru aurkitzen dira merkatu globalean eta 2 mila milioi inguru saltzen dira urtero.

Gailu batzuek, potentzia minimo bat behar dute, horregatik elikatze-iturriaren beharra ez dute. Horretarako USB hubs izeneko kontzentradore batzuk daude gailuak behar duen energia guztia ematen diena. Hala ere, dispositibo batzuek bere elikatze-iturri propioa behar dute, kontsumo energia altuengatik.

Disko gogorren kasuan gutxi batzuek daukate USB interfazea.

USB 1.1 estandarra

  • Plug & play (PnP), konexioa “beroa”
  • Abiadura hobea: 12 Mb/s-ko gehienezko abiadura
  • 4 pineko konektoreak
  • Hedapen hobea: aldi berean 128 gailu gehienez konekta daitezke
  • IRQ bat hartzen du
  • 5 voltako elikadura ematen du (5 metro baino gutxiagoko distantzietan)

USB konektorearen deskribapen funtzionala:

PIN Izena Deskribapena
1 VCC +5 v.
2 D- Datuen sarrera
3 D+ Datuen irteera
4 masa Lurrerako babesa

USB 2.0 estandarra

Estandar hau 2004ean merkaturatu zen. Arestian aipatutako ezaugarri guztiak betetzen ditu, baina USB 1.1 baino abiadura handiagoa du, 480 Mb/s-ko abiadurara (60 MB/s) hel daitekeelarik. Baina errealitatezko transferentzia tasa 280 Mbit-ekoa (35 MB/s). USB 2.0 kableak lau linea ditu, bi datuentzako eta beste bi elikadurarako.

USB 3.0 estandarra

usb ataka-konektore
USB A eta B konektoreak

2010eko ekainean merkaturatu dira estandar honekin funtzionatzen duten lehenengo oinarriko plakak. Abiaduraren aldetik 5 Gb/s-ko transmisiora irits daiteke, hau da segundoko 640 MB; aurreko estandarra baino hamar aldiz azkarragoa gutxi gora behera. Praktikan 300 MBkoa da abiadura.

Bost linea ditu: bi bidaltzeko, bi jasotzeko eta bosgarrena elikadurarako. Bi norabideko transmisioak egiten ahal ditu (full duplex).

Konektore honek entxufatu eta denbora batera erabiltzen ez bada kontsumo baxuko egoerara pasatzeko gaitasuna du.

Ataka propioak ditu, gehienetan kolore urdinekoak. Konektoreak bateragarriak dira USB 2.0 atakekin baina ataka 2.0 bada horrek mugatzen du konexioa.

C motako USB
C motako USB konektorearen eskema

USB 3.1 estandarra

Aurreko estandarraren bertsio berria. Haren 2. belaunaldian (2Gn) abiadura teorikoa 10 Gb/s-koa da eta energia aldetik ere potentzia handiagoa izan dezake.

Bertsio hau 2.0 eta 3.0rekin atzera-bateragarria bada ere haren erabilera, neurri batean bederen, lotuta doa USB C motako ataka, konektore eta kableekin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: USB Aldatu lotura Wikidatan