USS Indianapolis (CA-35)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
USS Indianapolis (CA-35)
USS Indianapolis (CA-35) at Pearl Harbor, circa in 1937 (NH 53230).jpg
USS Indianapolis (CA-35) Pearl Harbourren 1937an.
US Naval Jack 48 stars.svg
Ontziola: New York Shipbuilding Corporation, Camden, New Jersey
Mota: Idaho motako gurutzaontzia
Agintze data: 1929ko otsailaren 13a
Uretaratze data: 1931ko azaroaren 7a
Ezaugarriak
Tona-kopurua: 10.258 t
Luzera: 180,9 m
Zabalera: 20,2 m
Sakonera: 6,4 m
Bulkada: Guztira:
  • 8 White-Foster kaldera
  • 4 Parsons turbina
  • 4 helize
Abiadura: 32,5 korapilo
Autonomia: 10 000 mn 15 korapilotan ml
Eskifaia: 629 (bake garaian), 1269 (gerra garaian) marinel
Armamentua: Guztira:
  • 9 kañoi 203 mmkoak (3 × 3)
  • 8 kañoi 127 mmkoak
  • 8 ametrailadore 12,70 mmkoak


USS Indianapolis (CA-35) AEBtako armadaren gurutze-ontzia izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1945eko uztailaren 29an, Filipinetako itsasoan, Mochitsura Hashimoto komandante zuen I-58 itsaspekoaren tiramenean sartu zen AEBetako armadako Idaho klaseko gurutzaontzi astun bat, USS Indianapolis. Gerraontziak ez zeraman eskoltarik eta ez zebilen sigi-saga erasoak saihesteko; jomuga erraza zen[1].

Erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

23:26an, itsaspekoa ontzitik 1.500 metrora besterik ez zegoela, Hashimotok sei torpedo jaurtitzeko agindua eman zuen. Helburua jo zuen eta Indianapolis minutu gutxian joan zen hondora. AEBetako armadak ez zuen gurutzaontziaren SOS seinalerik jaso. Handik ordubetera Hashimotok bidalitako mezua, ordea, bidean atzeman zuten: Idaho klaseko ontziari eraso ziola zioen. Seinalea deskodetu eta uztailaren 30ean, 17:00etan iritsi zen estatubatuarren aginte-gunera. Baina ez zioten jaramonik egin.[1]

Aste batzuk lehenago ontziak karga sekretua jaso zuen: Hiroshiman jaurtiko zuten bonba atomikoaren uranioa eta beste hainbat osagai. Eta egun batzuk lehenago bonba helburuan utzita, misioa betea zuten. Ontzian gutxik zekiten misioaren berri, ontzitik kanpo are gutxiagok. Japoniarren mezua aginte-gunera iritsi zenean, txostenak begiratu eta eremu horretan halako ontzirik ez zegoela ikusi zuten. Japoniarrei atzemandako seinalea hutsegite bat zela ondorioztatu zuten.[1]

Erreskatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuaren 2an hegazkin batek Indianapolisko naufragoak ikustatu zituen jitoan. Hala, ontzia hondoratu eta lau egunera, erreskate lanak hasi ziren, mantso, erreskate ontzia ez baitzen gauera arte naufragoengana iritsi. Indianapolisen eskifaia 1.199 pertsonak osatzen zuten: 300 bat ontziarekin batera joan ziren itsas hondora; 316 bizirik irten ziren; gainerako 600ak erreskatearen zain hil ziren, ur gazia edateagatik edo deshidratazioak jota batzuk, erasoetan jasandako zaurien eraginez beste batzuk eta, nagusiki, marrazoek erasota. Misio sekretua sekretuegia zen, ur haietan bizi ziren marrazoen zorionerako.[1]

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatubatuarren itsas tragedia larrienarengatik harro ez, eta gertatukoaren berri ez zen askorik zabaldu. Harik eta Steven Spielbergek Jaws (1975) film arrakastatsuan hizpide izan zuen arte. Robert Shaw aktoreak jokatutako Quint pertsonaiak, lau minutuko bakarrizketa gogoangarrian, egun haietan uretan bizitakoa deskribatzen du.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e   Irazustabarrena, Nagore (2016ko urriak 09), «Marrazoen bazka sekretua», Argia, http://www.argia.eus/argia-astekaria/2524/marrazoen-bazka-sekretuaCC-BY-SA lizentzia .