UTC
Jump to navigation
Jump to search
UTC edo Ordu Unibertsal Koordinatua, mundu guztiko ordu eremuak kalkulatzeko erabiltzen den ordu eremu erreferentziala da. GMTaren ondorengoa da, nahiz eta batzuetan oraindik hala deitzen zaion. GMTarekin konparatuz, UTCa ez da eguzki edo izarrengatik definitzen, erloju atomikoekin baizik. Lurraren errotazioa mantsotzen ari delako, denbora atomikoarekiko atzeratzen da.
Ingelesez, UTC akronimoa gogoratzeko, ofiziala ez den "Universal Time Coordinated" erabiltzen da; modu berean, frantsesez "Temps universel coordonné" erabiltzen da.
Europako Ordu eremuak:
| urdina | Mendebaldeko Europako Ordua (UTC+0) Mendebaldeko Europako Udako Ordua (UTC+1) |
| gorria | Erdialdeko Europako Ordua (UTC+1) Erdialdeko Europako Udako Ordua (UTC+2) |
| horia | Ekialdeko Europako Ordua (UTC+2) Ekialdeko Europako Udako Ordua (UTC+3) |
| berdea | Moskuko Ordua (UTC+3) Moskuko Udako Ordua (UTC+4) |
Oraintxe, 09:55 da UTC ordua. Euskal Herriko ordu ofiziala, berriz, UTC + 1 da neguko ordutegian, eta UTC + 2 udako ordutegian.
| Denbora |
Ikus, baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: UTC |