Ubangi-Xari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ubangi-Xari
Oubangi-Chari (frantsesez)
1903 – 1958
Ubangi-Xari bandera

Ubangi-Xari armarria

Ubangi-shari map.png
Berdea: Ubangi-Xari (1916 aurretik)
Berde argia: Ubangi-Xari (1916ko Kamerunen kontzesioa)
Lima berdea: Ekuatore Afrika Frantsesa
Gris iluna: Frantziar Inperio Koloniala
Gris ilunena: Frantziako Hirugarren Errepublika
Geografia
Hiriburua Les Abiras (1903–1906)
Fort de Possel (1906)
Bangui
Ekonomia
Dirua Frantziar Ekuatore Afrikako frankoa
Kultura
Hizkuntza(k) Frantsesa (ofiziala) eta sangoa.
Historia
Txadekin elkartua 1906
Ekuatore Afrika Frantsesera elkartua 19101916
Administratiboki banatua 19161934
Ekuatore Afrika Frantsesera elkartua 19341958
Ondorengoa
Afrika Erdiko Errepublika Flag of the Central African Republic.svg
Ubangi-Xari, 1910. urte inguruan
Ubangi-Xari, 1910. urte inguruan

Ubangi-Xari[1] (1906-1958) (frantsesez: Oubangui-Chari) Afrika erdialdeko kolonia frantsesa izan zen, Ekuatore Afrika Frantsesaren zati bat.

Ubangi eta Xari ibaiengatik jaso zuen izena, haien bidez kolonizatu baitzuten. 1903ko abenduaren 29an ezarri zen, Kongo Fransesaren Goiko Ubangi (Haut-Oubangui) eta Goiko Xari (Haut-Chari) lurraldeetan; 1958ko abenduaren 1ean Afrika Erdiko Errepublika izena hartu zuen eta 1960ko abuztuaren 13an independentzia lortu zuen.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziar aktibitatea 1889. urtean hasi zen zonaldean, Ubangiren nabigaziorako Bangiko postuaren ezarpenarekin.

Goiko Ubangi Kongo frantsesaren zati gisa ezarri zen 1891eko abenduaren 9an. Frantzia-Kongoko Estatu Burujabea konbentzioan 4. paraleloaren inguruan muga batz ezarri zen arren, 1892 eta 1895. urteen artean zonaldea Kongoko Estatu Burujabearekin borrokatu zuten. Azken honek zonaldea Ubangi-Bomuko (Oubangui-Bomou) bere lurraldearen parte zela zioen. Goiko Ubangi 1894ko uztailaren 13tik 1899ko abenduaren 10era arte kolonia ezberdindua izan zen, orduan Kongo frantsesaren parte izatera itzuli baitzen. Goiko Xari eskualdea Kongo frantsesaren zati gisa ezarri zen 1900eko irailaren 5ean.[2] Urte horretan bertan, Upper Ubangi Sultanates konpainiak 140.000 km2 bereganatu zituen kontzesio gisa.[3]

Sorrera eta lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldeak Ubangi-Xari kolonia ezberdindu gisa elkartu ziren 1903ko abenduaren 29an,[2] Abbas II.a Egiptokoa frantsesek garaitu ostean. Zonaldea erreklamatzen zuen. 1906ko otsailaren 11an, kolonia honek bat egin zuen Txad lakuaren inguruan frantsesek zituzten kokalekuekin eta Ubangi-Xari-Txadeko (Oubangui-Chari-Tchad) Ubangi-Xari lurraldea bihurtu zen.[2] 1909an Zemio eta Rafai sultanerrien administrazioa jaso zuen Kongo belgikarretik.[4]

Ubangi-Xariko zentimo bateko zigilua, 1924
Ubangi-Xariko zentimo bateko zigilua, 1924

1910eko urtarrilaren 15ean, administrazio hau Kongo frantsesarekin eta Gabonekin bateratu zen, Ekuatore Afrika Frantsesaren (EAF) Ubangi-Xari eremu gisa. 1916ko apirilaren 12an, berriz, Ubangi-Xariko kolonia ezberdindu gisa eratu zen berriz, baina Txad lakuaren inguruko lurraldeak 1920. urtean galdu zituen eta 1934ko ekainaren 30ean EAFera batu zen berriro. EAFaren zati gisa, itsasoz haraindiko lurraldea izendatu zuten 1937ko abenduaren 31.[2]

Bigarren Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran, Vichyko Gobernuarekiko leiala izan zen 1940ko ekainaren 16tik abuztuaren 29ra bitartean, Frantses Askeek bereganatu aurretik. Bigarren Mundu Gerraren amaierak inflexio-puntu bat suposatu zuen Ubangi-Xari lurraldearentzat, beste afrikako lurralde kolonial frantsesentzat bezala. 1946. urtean, Laugarren Errepublika Frantsesa aldarrikatzen da Frantzian eta Frantziar Batasuna ezarri zuen. Frantziak, Vichyko erregimenaren aurkako garaipenean bere kolonia gehienek emandako laguntzarengatik, hauei administrazio-autonomia jakin bat ematea erabakitzen du Frantziako itsasoz haraindiko lurralde kategoriara igoz. Era berean, batzar legegileak (nahiz eta oso botere mugatuak izan) sortu zituzten, Lurralde Kontseiluak deituak. Ubangi-Xari itsasoz haraindiko lurraldea jaioko da 1946ko urriaren 27an.[5] Itsasoz haraindiko lurralde berriak Frantziako Batasuneko erakundeen parte izatera deituak izan ziren.

Eboluzio politikoa eta pseudo segregazioaren sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1945ean, Lehen eta Bigarren Batzar Konstituzionalaren hautaketarako, zeinaren lanak 1946ko Konstituzioaren hautaketarekin amaituko ziren, Ekuatore Afrika Frantsesa,n eta beraz Ubangi-Xarin, «hauteskunde kolegio bikoitzeko» izeneko sistema ezarri zen. Sistemaren helburua Europako ordezkaritza bermatzea zen, bai lurralde instituzioetan, instituzio federaletan (Ekuatore Afrika Frantsesaren osotasunean), eta Frantziako Batasuneko erakundeen mailan. Bestela, Europako biztanleriak, haren tamaina eskasagatik ez luke, ziurrenik, inongo ordezkaritzarik izango.

Beste lurraldeetan bezala, Ubangi-Xarin lehen kolegioa europearrena zen, teknikoki «Estatutu zibileko kolegioa» izena zuena, eta bigarrena, bertakoena, «estatutu pertsonaleko kolegioa» ofizialki deitua. Arraza segregaziorako sistema politiko hau, praktikan, 1956 urtera arte egon zen indarrean.[6]

1946ko Konstituzioa indarrean jarri ondoren, Batzar Nazionalerako hauteskundeak egiten dira lehenik, sufragio unibertsala erabiltzen zuen sistema baten bidez. Bigarren hauteskunde kolegiotik Ubangui-Xarik ordezkari bat bidali behar zuen, eta lehenengo kolegiotik, biztanleria arrazoiengatik Txadeko Lurraldearekin lota zegoena, ordezkari bat bidaltzen zuten. Barthélémy Boganda izan zen lehen ordezkaria.[5]

Independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barthélémy Boganda Latino-Afrikako Estatu Batuak sortzen saiatu zen, herrialdeak haien kabuz zailtasun ekonomikoak jasango zituztela argudiatuta. Estatu honek, Ekuatore Afrika Frantsesa izandakoaren lurraldeak hartuko lituzke barnean hasiera batean, eta ondoren beste estatu batzuk elkartu ahalko ziren, Kongo (belgikarra izandakoa) eta kolonia portugaldarrak kasu. "Afrika Erdiko Errepublika" estatu berriaren izena Pierre Kalckek proposatu zion Bogandari. Alabaina, Bogandaren proiektuak ez zuen babes nahikorik izan, eta 1958ko abenduaren 1ean Afrikako Erdiko Errepublika gisa autonomia eskuratu zuen, eta izen beraren pean independiente bilakatu zen 1960ko abuztuaren 13an.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]