Ubillos jauregia

Koordenatuak: 43°17′45″N 2°15′34″W / 43.29595°N 2.25946°W / 43.29595; -2.25946
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ubillos dorrea» orritik birbideratua)
Ubillos jauregia
Kultura ondasuna
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZumaia
Koordenatuak43°17′45″N 2°15′34″W / 43.29595°N 2.25946°W / 43.29595; -2.25946
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001601
6

Ubillos jauregia Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zumaia udalerria dagoen jauregi da. Izena Ubillos familiaren jabetzakoa izateagatik datorkio. Zumaiako Alde Zaharran dago. Gipuzkoako kultura ondasunen zerrendaren barnean sailkatua dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez dorrea XV mendean eraiki zuen Zumaia familiak. Ganboatarren arteko familia zen. San Pedro elizaren jabetza ez zuenea ez zen familia indartsua eta aliantzak bilatu nahian zehazki ezagutzen ez den data batean Zumaia familiako alabaren bat Ubillos jaunen batekin ezkondu eta hauek Ubillos dorretxea eskuratu zuten. Hasierako dorrea gotiko estiloan eraikia izan zen.

Ubillos familia jatorriz Ordiziakoa zen[1]. Familia honek itsas merkataritzan hartu zuen parte, Indietara espedizioak ere egin zituen eta ontziolak ere bazituen. Jauregiko jauna zen Francisco de Hubillos 1530 eta 1550 artean Indietan bizi izan zen, ondoren Sevillan eta azkenik 1562an Zumaiara etorri zen[2]. 1584 artean jauregiaren inguruko lurrak erosi zituen eta dorreari eranskinak egin zizkion. Jatorrizko dorreari eraikin nagusia erantsi zion, Berpizkundeko gustuen araberako patio karratua, eskuineko dorrea, sarrera zabala eta balkoiak. Gaztelako pizkundeko jauregien itxura emanez. Berrikuntza guzti horiekin, garai batean jauregiak izan zuen defentsarako eraikin militarraren itxura galdu zuen.

Gaur egun, Zumaiako Musika Eskolaren egoitza da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ubillos, Casa-Torre de» ASOCIACIÓN ESPAÑOLA DE AMIGOS DE LOS CASTILLOS.
  2. UBILLOS JAUREGIA «  PAOLBIDIA. (Noiz kontsultatua: 2017-09-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]