Udaiarren kasbah
Udaiarren kasbah | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Rabat-Salé-Kénitra |
Prefektura | Rabat Prefecture |
Hiria | ![]() |
Koordenatuak | 34°01′50″N 6°50′08″W / 34.0306°N 6.8356°W |
![]() | |
Ondarea | |
Udaiarren kasbah (arabieraz: قصبة الأوداية, Qaṣba al-Ūdāya) Rabateko kasbah edo gotorleku militarra da. Bu Regreg ibaiaren bokalean eraiki zuten, Sale hiriaren aurrean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Almohadeek eraiki zuten 1150ean, hiria hartu zutenean almorabideen kasbah eraitsi zutelako. Jauregi eta meskita bat (al-Mahdiyya izenekoa) erantsi zizkioten. Abu Yusuf Yaqub al-Mansur hil zenean eraikina hutsik geratu zen. 1609an, Filipe III.a Espainiakoak moriskoak kanporatu zituenean, 2.000 gotorlekuan geratu ziren. Urte batzuk geroago, morisko hauek bertan Saleko Errepublika ezarri zuten.
XVIII. mendean alauiek eraikina zaharberritu zuten eta baita jauregi bat eraiki ere. 1833an udaiarren tribua matxinatu zen eta Abd al-Rahman ibn Hisham sultanak tribua menderatu zuenean bertan kokatu zuen.
2012an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.[1]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kasbahren barnean
-
Kasbahren barnean
-
Kasbahen izkina bat
-
Kasbahren atea
-
Kasbah barneko ate bat
-
Kasbah barneko ate bat
-
Kasbah barneko ate bat
-
Kasbah barneko ate bat
-
Kasbah barneko ate bat
-
Kasbah barneko ate bat
-
Ikuspegia kasbahtik
-
Kasbahren harresiak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Rabat Named UNESCO World Heritage Site» Caribbean News Digital 2012-11-23.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |