Udako Euskal Unibertsitatea

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Udako Euskal Unibertsitatea
UEU
Markeskua.JPG
Markeskua jauregia, UEUren egoitza akademikoa.
Sorrera 1973
Egoitza akademikoa Otaola hiribidea, 1.
 Eibar (Gipuzkoa)
Egoitza soziala Erribera kalea, 14 - 1. C .
 Bilbo (Bizkaia)
Ipar Euskal Herriko ordezkaritza 1, Arsenal plaza.
 Baiona (Lapurdi)
Nafarroako ordezkaritza Martzelo Zelaieta, 75. IWER eraikina. B2 lonja, 38. bulegoa
 Iruñea (Nafarroa)
Zuzendaria Iñaki Alegria
Webgune ofiziala

Udako Euskal Unibertsitatea edo UEU 1973ko udan Donibane Lohizunen antolatutako Udako Ikastaroetan sortu zen. Gaur egun lukuru-asmorik gabeko kultur elkartea da eta Onura Publikoko aitormena du 1990etik[1]. Euskal Herriko unibertsitate-eremuan ari da, besteak beste hainbat irakasle bilduz. Udako ikastaroez gain, beste urte sasoietan ere ikastaroak antolatzen ditu, baita jardunaldiak ere (esaterako, Informatikari euskaldunen bilkurak). Orobat, graduondoko-ikasketen sustatzailea da.

UEUren helburu nagusia euskararen eta unibertsitatearen munduak elkarrengana hurbiltzea da, eta ildo honetatik Euskal Unibertsitatea sortzeko eragilea izatea. Horretarako, hiru ardatz nagusi ditu:

  • Euskal Unibertsitatea sortzen laguntzeko baldintza sozial eta politikoak ahalbidetzea.
  • Euskal komunitate zientifiko-intelektuala metatzea.
  • Unibertsitate-gaien euskalduntze, ekoizpen eta zabalkundean sakondu eta gizartearen eskuetan jartzea.

Gaur egun 1.200 bazkide inguru ditu.

UEUren zuzendariak honako hauek izan dira: Manex Goihenetxe (1973-1976), Martin Orbe (1976-1983), Baleren Bakaikoa (1983-1987), Inaki Irazabalbeitia (1987-1991), Kepa Altonaga (1991-1996), Mikel Aizpuru (1996-2000), Xabier Isasi (2000-2004), Aitzpea Leizaola (2004-2005), Lore Erriondo (2005-2010), Karmele Artetxe (2010-2014), eta 2014ko martxotik Iñaki Alegria informatikaria da zuzendaria.

Argitalpenak eta sareko proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEUk 1977. urtetik unibertsitate mailako liburuak (saiakerak eta testuliburuak) argitaratzen ditu, baita aldizkariak ere: Uztaro, Kondaira eta Aldiri. Arkitektura eta abar. UEUren produkzio argitaratu gehiena Buruxkak liburutegi digitalean kontsulta daiteke.

Udako ikastaroetan Udaro izeneko barne-buletina argitaratzen du UEUk. Bertan, ikastaroen inguruko informazioa, elkarrizketak eta argazkiak izan ohi dira.

Halaber, UEUk Inguma Euskal Komunitate Zientifikoa biltzen duen datu-basea sortu zuen 2000. urtean, baita Softkat euskarazko softwaregintzaren datu-basea ere.

Unibertsitatea.net ataria ere sortu du UEUk, komunitate unibertsitario euskaldunari hainbat zerbitzu emateko asmoarekin.

2013an euskarazko lehen MOOC ikastaroa antolatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Euskaraz)(Gaztelaniaz) EHAEO (1990-11-6)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]