Ueli Maurer
Ulrich "Ueli" Maurer (Wetzikon, 1950eko abenduaren 1a) suitzar politikaria da. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 2013an eta 2019an.
Nekazari pobretu baten semea, Maurerrek kontabilitateko ziurtagiri federala jaso zuen, eta unibertsitate-prestakuntzarik gabeko gobernu suitzarreko kide bakarra izan zen. 1994tik 2008ra Suitzako Nekazarien Elkartea zuzendu zuen.
Suitzako Zentroko Batasun Demokratikoko kidea, Hinwileko zinegotzia eta Zürich kantonamenduko diputatua izan zen.
1996an alderdiaren presidentzia lortu zuen eta programa politiko populista batekin garaipen handia lortu zuen 2007ko hauteskundeetan. Suitzako Kontseilu Federaleko kide izan zen 2009tik 2022ra. Defentsa, Babes Zibil eta Kirol saila zuzendu zuen 2009tik 2015era, eta Finantza saila 2015etik 2022ra, eta Suitzako Konfederazioko presidente izan zen 2013an eta 2019an.
2023ko urtarrilean Nazioarteko Batzorde Olinpikoko etika batzordeko kide izendatu zuten.