Ugalkortasun-tasa oso

7–7.99 Haur 6–6.99 Haur 5–5.99 Haur 4–4.99 Haur | 3–3.99 Haur 2–2.99 Haur 1–1.99 Haur 0–0.99 Haur |
Guztizko ugalkortasun-tasa edo ugalkortasun-tasa osoa biztanleria jakin batean, emakumeek beren ugaltze bizitza osoan zehar, batez besteko seme-alaben kopurua da.
Ordezkatze-tasa [aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ordezkatze-tasa biztanleria kopuru absolutua belaunaldiz belaunaldi bera mantendu dadin, emakumeek izan behar duten ugalkortasun-tasa da.
Emakumeek, umeak izateko bizitza epea bizirauten badu, ordezkatze-tasa bete dadin, ugalkortasun-tasa 2,0tik hurbil egon behar da.
Herrialde garatuetan ordezkatze-tasa 2,1 inguruan izan daiteke, baina herrialde ez garatuetan ordezkatze-tasa 2,5 artekoa ere izan daiteke (herrialde horietan hilkortasun-tasa handiagoa da).
Ugalkortasun-tasa txikienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Munduko ugalkortasun-tasa txikienak herrilde garatuetan izan ohi dira. Besteak beste, Europa Ekialdea, Hego Europa eta Asia Ekialdeko herrialdeak.
Euskal Herriak munduko ugalkortasun-tasa txikienetakoa du. Ordezkatze-tasa ez du, beraz, betetzen. Are gehiago, historian zehar inoiz gertatu ez den fenomenoa gertatzen ari da, XX. mendeko 80 hamarkadatik aurrera. Fenomeno hau Ugalkortasun-tasa osoa 1 ingurura hurbildu edo 1 baino baxuagoa izatearen ondorioa da. Ondorioz, XXI. mendean, Euskal Herriko berezko populazioaren (immigrazioa kontuan hartu gabe) erdia galtzea izango da.