Ugaltze-aparatu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ugaltze-aparatua organismo baten sexu ugalketarako elkarrekin lan egiten duten organoen sistema bat da. Ugaltze funtzio horretaz gainera, gizakiek askotan plazera sortzeko erabiltzen dute.

Gizakiaren ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Gizakien ugaltze aparatua»

Gizakiok sexu bidezko ugalketa dugu; emakumezkoek obuluak deritzen gameto emeak sortzen dituzte, eta gizonezkoek, berriz, espermatozoideak deritzen gameto arrak. Bi ugaltze-zelula horiek elkartzean, zigoto izeneko egitura sortzen da. Ernalketa barnekoa da; hau da, obulua eta espermatozoidea emakumearen ugaltze-aparatuaren barruan elkartzen dira. Izaki berriaren garapena ere emakumearen ugaltze-aparatuaren barruan gertatzen da, eta haurtxoa bizirik eta erabat osatuta jaiotzen da. Hau da, gizakiok izaki bibiparoak gara.

  • Gametoak eratzen dira, ugaltze-aparatuko organo espezializatuetan.
  • Ernalketa gertatzen da; hau da, bi gametoak emakumearen ugaltze-aparatuaren barruan elkartzen dira, zelula bakar bat eratzeko: zigotoa.
  • Zigotoa garatzen da. Emakumearen ugaltze-aparatuaren barruan gertatzen da garapena. Zigotoa enbrioi bihurtzen da, eta hura, berriz, fetu.
  • Emakumea haur batez erditzen da. Hau da, umea erabat osatuta jaiotzen da.
  • Umea garatu egiten da. Sexu-organoak garatzen zaizkio eta pertsona heldu bihurtzen da; beraz, gametoak eratzeko eta ugaltzeko gai da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ugaltze-aparatu Aldatu lotura Wikidatan