Ugandako protektoratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ugandako protektoratua
Uganda Protectorate
1894 – 1962
Britainiar protektoratua
Britaniar Inperioaren kolonia bandera

Britaniar Inperioaren kolonia armarria

Eskualdeko mapa
Geografia
HiriburuaEntebbe
Ekonomia
DiruaEkialdeko Afrikako txelin
Kultura
Hizkuntza(k)Ingelesa
Historia
Aurrekoak
Ekialdeko Afrikako Britainiar Konpainia Inperiala
Bugandako Erresuma
Toro
Bunyoro
Busoga
Ankole
Ondorengoa
Ugandako Erresuma

Ugandako protektoratua (ingelesez: Uganda Protectorate) 1894an ezarritako britainiar protektoratu bat izan zen. Ekialdeko Afrikako Britainiar Konpainia Inperialak lurraldearen administrazioa (nagusiki Bugandako Erresumak, Toro, Bunyoro, Busoga eta Ankole erresuma txikiekin batera osatua zegoena) britainiar gobernuari transferitu zionean sortu zen. 1962an lurraldeak bere independentzia lortu zuen, Uganda bihurtuz.

Lurraldeak 243.848 km²-ko azalera zuen, horietatik 38.894 km² barne urei zegozkielarik. 1901eko estimatutako biztanleria, lau milioi biztanlekoa zen, eta, 1918an, bost milioikoa, nahiz eta, handik denbora batera, kopuru horiek okertzat jo ziren. 1925eko erroldaren arabera, 3.136.000 biztanle zituen, horietatik, 11.613 asiarrak eta soilik 1.752 europarrak; etnia nagusia baganda zen, 750.000 biztanlerekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Uganda
Artikulu hau Ugandako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.