Ugatz-ziza hankalabur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ugatz-ziza hankalaburra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaMelanoleuca
Espeziea Melanoleuca brevipes
Pat., 1900

Ugatz-ziza hankalaburra (Melanoleuca brevipes) Melanoleuca generoko onddo espezie bat da.[1]

Kalitate gastronomiko kaskarreko jangarria. Generoa ezagutzea nahiko erraza da, oso itxura bereizgarria dutelako, baina Melanoleuca generoaren barruan sailkapen zuzena egitea zailagoa da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 8 eta 10 (14) cm arteko diametrokoa, ganbila, gero lau samarra, batzuetan erdia hondoratua, eta beti titi baxuarekin disko-eremuan. Ertz kurbatua, uhindua eta flexuosoa. Azala higrofano samarra, leuna, matea eta zetaduna; beix-arrexka kolorekoa, erdialdean ilunagoa eta eguraldi lehorrarekin zurbiltzeko joerarekin.

Orriak: Subadnatatik sinuosora edo subdekurrenteetara eta estu; krema kolore argikoak, eta gero grisak, distira lila-moreekin.

Hanka: 3 - 5 (6,5) x 0,8 - 2 (2,5) cm-koa, zilindrikoa, motza, fistulosoa, oinarri subbulbosoa duena eta sarritan eszentrikoa; txapelaren kolorekoa, eta luzetarako fibrila okre-antzeko kolorekoekin estalia eta batzuetan goian gris-biolazeo kolorekoa,

Haragia: Trinkoa, haritsua oinarena eta zurixka; perretxiko usainekoa eta zapore garratz-astrigentekoa.[2]

Etimologia: Melanoleuca terminoa grekotik dator, beltza esan nahi duen "mélas" hitzetik eta zuria esan nahi duen "leuko" hitzetik. Brevipes epitetoa berriz latinetik dator, laburra esan nahi duen "brevis" hitzetik eta oin esan nahi duen "pes" hitzetik. Bere oinaren tamaina adierazten du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelaren diametroaren erdia ozta-ozta neurtzen duen oinagatik erraz antzematen da. Nahiz eta Malanoleuca grammopodia, Melanoleuca Melanoleuca, Melanoleuca exscissa , Melanoleuca luscina era Melanoleuca turrita espeziekin nahas litekeen; denak antzekoak, baina hanka luzeagokoak.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera hazten da, larreetan eta bide bazterretan, lorategietan, parkeetan eta mendiko pistetan.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Japonia, Txile, Uzbekistan eta Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 244 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 337 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]