Ugutz Robles-Arangiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ugutz Robles-Arangiz
Bizitza
Jaiotza Bidarte1939ko urtarrilaren 10a (78 urte)
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Familia
Aita Manu Robles-Arangiz
Anai-arrebak
Lanbidea
Lanbidea aktorea
Ugutz ezkerrekoa da Soroak laukoaren argazki honetan.

Ugutz Robles-Arangiz Bernaola (Bidarte, 1939ko urtarrilaren 10a -) kultura arlo anitzetan aritzen den pertsona da. Manu Robles-Arangiz eta Luisa Bernaolaren hamaika seme-alabetako bat da eta Beskoitzen bizi da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robles-Arangiz - Bernaola familiako kide hau Bidarten jaio zen 1939ko urtarrilaren 10ean; haurtzaroa Beskoitzen pasatu zuen eta herri hori da bere bizitzan kokaleku nagusia.

1952an familia osoa Bilbora joan zen; hor bere artezaletasuna lantzen hasi zen, geroago egingo zuen bezala esparru desberdinak jorratuz: marrazketa ikasi zuen Artes y Oficios eskolan; antzerkian aritu zen Txinpartak taldean egun Euskaltzaindiaren egoitza den lekuan Gabriel Aresti, Alfontso Irigoien, Xabier Peña eta beste batzuekin; dantza ere landu zuen Olaeta taldean; eta kantuan Soroak laukoarekin, non lehen tenor aritu zen.

1960an arrazoi politikoengatik bi anaia zaharrenak atxilotu zituzten eta Ugutzek Beskoitzera itzuli behar izan zuen Iker anaiarekin; biek Beskoiztarrak antzerki taldea sortu zuten herriko gazteekin eta lehen urtean Sorginak Etxaburun lana eman zuen. Bai artearen munduan bai abertzaletasuna bultzatuz lan handia egin zuen. 1968an Piarres Larzabalek idatzi eta Telesforo Monzonek zuzendutako Matalas antzezlanean esku hartu zuen, besteak beste Kristiane Etxaluz, Daniel Landart eta Xanpun eta Txomin Ezponda bertsolariekin batera.

Lanak arrakasta handia izan zuen eta hori dela eta Daniel Landarten ekimenaz Euskal Antzerkilarien Biltzarra sortu zen; Ugutz Robles-Arangiz hasieratik partaidea izan zen. Geroago Zazpiribai ikuskizunean parte hartu zuen Patxika Erramuzpe, Lurdes Iriondo, Pantxoa Karrere, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Peio Ospital, Manex Pagola eta Iñaki Urtizberearekin.

1970, 1980 eta 1990eko hamarkadetan hainbeste jai eta ekitalditan ibili da txiste kontalari, aurkezle, umorista eta abar, bere kultura ezaguera zabalen laguntzaz. ETBko Goraintzi saioan ere aritu zen.

Gaur egun ostalaritzan aritzen da Beskoitzen, urteetan eraman duen Ama-Lur jatetxean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]