Edukira joan

Uhaleria (zaldia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaldia arnesekin

Uhaleria, arnesa edo zaldi-edergailua tresna multzoa da, zaldi-azienden gainean jartzen dena, bai zamalkatzeko, bai garraioan edo lanean aritzeko.[1] Besteak beste, aho-uhalak, bridak, zela edota lepokoa hartzen ditu barne.

Arnesa Txinan asmatu zuten K.a. IV. mende aldean. Garai hartako irudi batean zaldi bat ageri da, bularrean uztarri bat jarria duena. Uhal batzuen bidez, uztarria gurdi baten hagei loturik dago. Handik gutxira, uztarri zurruna alde batera utzi, eta larru-zerrenda bat jarri zuten haren ordez, "arnes tiranteduna" izenez ezagutzen den sistema. Era horretan, zaldiak ez zeraman uhalik lepo inguruan, eta zamaren pisua bularrean eta klabikuletan pausatzen zen.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Uhaleria. Harluxet hiztegi entziklopedikoa, euskadi.net (kontsulta data: 2024-12-23).
  2. Needham, Joseph. Los Chinos, precursores de la ciencia y de la técnica modernas. El Correo de la UNESCO: una ventana abierta sobre el mundo, XLI, unesco.org (kontsulta data: 2024-12-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]