Edukira joan

Uharte (Iruñerria)

Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uharte (argipena)».
Uharte
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Uharteko bandera
Bandera

Uharteko armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Huarte <> Uharte
AlkateaAlfredo J. Arruiz Sotés
(EH Bildu)
Posta kodea31620
INE kodea31122
Herritarrauhartear
Geografia
Koordenatuak42°49′53″N 1°35′27″W / 42.8314°N 1.5908°W / 42.8314; -1.5908
Azalera3,7 km²
Garaiera440 metro
Distantzia5,6 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria7.900 (2025:  163)
alt_left 3.953 (%50) (%50) 3.947 alt_right
Dentsitatea1.647,26 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak[1]% 22.8 + % 13.8 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]% 
Datu gehigarriak
Oharrak1Uharte Eguesibarkoak beste uhartearrengandik bereizteko, uharteguesibartar erabil daiteke.[3]

Uharte[3][a] (eguesibarreraz: Uerte)[b] Nafarroa Garaiko udalerria da. Iruñerria eskualdean kokatzen da, Zangozako merindadearen barnean. Itsasoaren mailatik 440 metrora dago. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 5.858 biztanle zituen.

Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala, Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte Iruñerriko gune metropolitarraren ipar-ekialdean kokatzen da, Iruñetik 5 kilometroko distantziara. Udalerriak Esteribar eta Ezkabarterekin egiten du muga iparraldean, Atarrabia eta Burlatarekin mendebaldean, eta Eguesibarrekin ekialde eta hegoaldean.

Uharte Arga ibaiaren meandro batean dago. Hortik datorkio Uharte izena, bi aldeetatik urak erabat inguraturik dagoelako.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko klima mediterraneo eta klima atlantikoaren arteko nahastea da, urteko batez besteko prezipitazioak 1.000mm eta 1.200mm bitartekoak dira, eta urteroko egun euritsuak 100 eta 120 izaten dira. Urteko batez besteko tenperatura 12 °C eta 13 °C bitartekoa da.

Udalerriak zuen jatorrizko landaredia ia erabat galdu da gaur egun gizakiaren eragina dela eta, hasieran nekazaritzak behar zituen lurrengatik, eta XX. mendean herriak bizi izandako hazkunde demografikoarengatik. Herriaren inguruetako basoetan, haritz azpimediterraneoak, eta birlandaturiko pinuak daude (11,7 hektarea pinu larizio edo Pinus nigra dago). Zuhaitzik gehienak Miraballes mendiaren inguruan daude.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Esteribar, Eguesibar, Burlata, Atarrabia eta Ezkabarte.

Uharteko udaletxea.

Nafarroako Erresumaren historiari erreparatuta, Uharte garrantzia politiko-militarreko gunea izan zen. Garrantzi hori herriaren kokapen geografikoari dagokio, izan ere, Arga ibaiaren defentsarako herriko punturik garaienean gotorleku bat eraiki zen. Historikoki mahasti eta errota ugari izan dira nekazaritzan oinarritutako herri honetan.

Uharte Eliza eta Nafarroako koroaren arteko liskarren tartean izan zen beti. Horrela, 1423an Karlos III.a Noblea erregeak zeharkako zergak eta gerrarako armak eta gizonez hornitzeko derrigortasunetik libratu zituen Uharteko bizilagunak, Balberrotako errota erabiltzearen truke. 1512ko inbasioa gertatzean, Uharten Nafarroako mariskala eta Juan Jaso (San Frantzisko Xabierren lehengusua) zeuden, agramontarrak biak. Horrek argi uzten du herriaren agaramontar izaera.

1665ean Uharte hiribildu ona izendatu zuten eta gorteetan jesarleku bat izateko eskubidea lortu zuen, ondorioz, Nafarroako gainerako hiribildu onen haserrea piztu zuen. XVIII. mendeak gerra ekarri zuen berriro ere Uhartera, Espainiako Independentzia gerra, hain zuzen ere. 1793. urtean, Konbentzio Gerran, Aldundiaren aginduz laurogei uhartear muga babestera abiatu ziren. Dena den, ez zuten frantses armadaren inbasioa gelditzerik lortu, San Migel baselizara bertara heldu ziren eta suntsitu egin zuten.

XIX. mendearen hasieran Uhartek 550 biztanle inguru zituen, gehienak euskaldunak. Herriak hiru auzo zituen: Plazaldea, Portalaldea eta Ugalaldea, plaza batean bat egiten zutenak. Hirigunearen mendebaldean, 90.000 metroko belardi bat kokatzen zen, negurako abelburuen larre moduan erabiltzen zena. Hegoaldean,berriz, mahastiak zeuden, txakolina ekoizteko erabiltzen zirenak. Uharteko zuhaitz guztiak Frantziaren aurkako gerran eta Gerra Karlistetan zehar desagertu ziren, armaden egur beharrak asetzeko erabili baitziren.

1808 eta 1809. urteetan, eta herriaren kokapen estrategikoa zela eta, hiru ospitale militar ezarri zituzten frantsesek herrian, 800-1000 gizon ingururentzat. Horrek gaixotasunak kutsatzea errazten zuen. Azkenean, 1810. urtean herriko biztanleen oniritziarekin, Krutxaga izeneko borrokalari erronkariar batek gidaturiko taldeak frantsesen destakamenduari eraso egin zion.

XX. mendean zehar Minako lantegia eta Aretako industrialdearen lehen faseak, herriko ekonomia eraldatu zuten, nekazaritzatik, industria eta zerbitzuetara igaroz. 2000. urtetik aurrera ehunka iruindarren bizitoki bilakatu da Uharte, hiriburuan baino etxebizitza merkeagoak eskainita. Biztanleria 6.300 biztanle ingurura igo da horrela.

Ugarrandia Uharteko zabalgunea da eta Arga ibaiaren zeharrunean eraikitzen hasi zen 2003. urtean. Auzo berrian 1.000 etxebizitzatik gora eraiki dira, eta hurrengo urteetan 889 eraikitzea aurreikusi da. Auzo berria udalerriaren erdigune historikotik hegoaldera dago. Uhartek 2000. urtetik aurrera egindako zabalguneko auzoak honakoak dira:

  • Itaroa Egoitzaldea: Izen bereko merkataritza-gunearen ondoan eraiki da eta 138.000 metro koadroko azalera dauka. 124 etxebizitza bakartuk eta 45 etxebizitza atxikik osatzen dute.
  • Mokarte: 464 etxebizitza libre eraiki dira (365 blokean eta 99 etxe familia bakarreko etxebizitzetan).
  • Ugarrandia: Plangintzarik garrantzitsuena da, 800 etxebizitza eraiki dira, % 60 babes ofizialekoak. Hiritartze eta eraikuntza lanetan MRA eta Areacea enpresek hartu dute parte Uharteko udalaren laguntzaz.
  • Miraballes: 18.000 metro koadroko gunearen hiritartzea 2002an amaitu zen eta orduan 166 etxebizitzaren eraikuntza hasi zen (babes ofizialeko 96 etxe eta 70 etxebizitza libre).
Sakontzeko, irakurri: «Itaroa»

Itaroa merkatataritza-gunea 2004an zabaldu zen Uharten, hiru solairu dauzka, aparkalekua, denden solairua eta jatetxeen solairua. Guztira 112 dendarentzako tokia dago, eta 2.200 autorentzako aparkalekua. Merkataritza-guneak 42.000 metro karratu dauzka alokatzeko. Eraikina L35 Arquitectos eta Agustín del Pozo arkitekto taldeek diseinatu zuten.

Uhartek industrialde bakarra dauka, Areta izenekoa.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 17.037 euro-koa zen[4], eta etxegune bakoitzeko 46.622 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (16.423 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 23.949 euro zen. Errenta gordina 21.849 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 68,5[5]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 14,3), beste diru-sarrerak (% 12,7), langabezia-prestazioak (% 1,7), beste prestazioak (% 2,8).

69%
14%
13%
Soldata · % 68,5Pentsioak · % 14,3Langabezia · % 1,7Beste prestazioak · % 2,8Beste sarrerak · % 12,7
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[6][oh 1]. Udalerrian indizea 26,9 da, probintziakoaren (30,9; Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,1 da, probintziakoaren (2,6; Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Huarte/Uharte udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 4.080 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 65,8; gainerako % 34,2 inaktibo zeuden (erretiratuak % 43,4, beste inaktiboak % 30,1 eta ikasleak % 26,5).[7] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 7,1 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 68,5 zen eta emakumezkoena % 63,2; langabezia-tasa, aldiz, % 5,0 eta % 9,2 zen, hurrenez hurren.[7]

Okupatuen kopurua 3.625 zen 2023ean, 2021eko 3.386etik gora.[8] Emakumeek okupatuen % 47,1 osatzen dute, eta gizonek % 52,9.

3.625okupatu, 2023+% 7,1 2021etik
% 47,1emakumeak okupatuen artean
% 65,8jarduera-tasa, 2024
% 7,1langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 61,2
% 9,1
% 14,9
% 10,3
Okupatuak · % 61,2Langabeak · % 4,6Ikasleak · % 9,1Erretiratuak · % 14,9Beste inaktiboak · % 10,3
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Huarte/Uharte, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak3.792% 61,21.986% 65,11.806% 57,4
Langabeak288% 4,6104% 3,4184% 5,8
Inaktiboak2.121% 34,2962% 31,51.159% 36,8
Guztira6.201% 100,03.052% 100,03.149% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 73,0), industria (% 21,8), eraikuntza (% 4,9) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 0,3).[8] Xeheago, jarduera-adarrik handiena manufaktura-industria da (% 20,7), ondoren merkataritza (% 13,8) eta osasuna eta gizarte-zerbitzuak (% 10,7) datoz.

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Nafarroako mapa
% 21,8
% 73,0
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 0,3Industria · % 21,8Eraikuntza · % 4,9Zerbitzuak · % 73,0
Jarduera-adar zehatzak
Manufaktura-industria
% 20,7
Merkataritza
% 13,8
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 10,7
Hezkuntza
% 9,6
Jarduera profesionalak
% 6,3
Ostalaritza
% 6,2
Administrazio publikoa
% 5,9
Eraikuntza
% 4,9
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Garraioa eta biltegiratzea
% 4,7
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 4,2
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 3,2
Beste zerbitzu batzuk
% 3,0
Informazioa eta komunikazioak
% 2,1
Etxeetako jarduerak
% 1,7
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 1,2
Ur-hornidura eta hondakinak
% 0,6
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,5
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 0,3
Higiezinen jarduerak
% 0,3
Erauzketa-industriak
% 0,0
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 47,0; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 36,9), eta oinarrizko okupazioak % 11,9.[9] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 50,4 eta emakumeen % 43,2).

% 36,9
% 47,0
% 11,9
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 36,9Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 47,0Oinarrizko okupazioak · % 11,9Ez dago jasota · % 4,2
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Huarte/Uharte, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak1.339% 36,9633% 33,0706% 41,3
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak1.705% 47,0966% 50,4739% 43,2
Oinarrizko okupazioak430% 11,9214% 11,2216% 12,6
Ez dago jasota151% 4,2103% 5,448% 2,8
Guztira3.625% 100,01.916% 100,01.709% 100,0

Okupatuen % 87,0 besteren konturako langileak dira, eta % 13,0 norberaren konturakoak.[10]

% 11,0
% 71,9
% 15,1
Norberaren kontura, langileak dituena · % 2,0Norberaren kontura, langilerik gabe · % 11,0Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 71,9Besteren kontura, aldi baterakoa · % 15,1
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Huarte/Uharte, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura470% 13,0292% 15,2178% 10,4
Besteren kontura3.155% 87,01.624% 84,81.531% 89,6
Guztira3.625% 100,01.916% 100,01.709% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 83,9 estatuan jaio zen, eta % 16,1 atzerrian.[7] Jarduera-egoeran badira aldeak jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 64,9 okupatuak dira, % 18,7 erretiratuak, % 8,8 ikasleak, % 3,8 langabeak eta % 3,7 bestelako inaktiboak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 66,5 okupatuak dira, % 20,9 bestelako inaktiboak, % 5,4 langabeak, % 4,3 erretiratuak eta % 2,9 ikasleak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 56,9 okupatuak dira, % 15,1 erretiratuak, % 12,3 bestelako inaktiboak, % 9,8 ikasleak eta % 5,9 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 53,3 okupatuak dira, % 28,3 bestelako inaktiboak, % 9,7 langabeak, % 5,4 ikasleak eta % 3,3 erretiratuak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 64,9
Okupatuak
% 66,5
% 3,8
Langabeak
% 5,4
% 8,8
Ikasleak
% 2,9
% 18,7
Erretiratuak
% 4,3
% 3,7
Beste inakt.
% 20,9
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 56,9
Okupatuak
% 53,3
% 5,9
Langabeak
% 9,7
% 9,8
Ikasleak
% 5,4
% 15,1
Erretiratuak
% 3,3
% 12,3
Beste inakt.
% 28,3
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 84,2 estatuan jaio zen, eta % 15,8 atzerrian.[9] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 48,0 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 36,4 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 10,6 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 63,9 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 14,9 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 14,5 oinarrizko okupazioetakoak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 46,2 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari dira, % 41,1 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial eta % 9,9 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 54,2 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 26,9 oinarrizko okupazioetakoak eta % 15,6 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 36,4
Goi eta erdi maila
% 14,9
% 48,0
Langile kualifikatuak
% 63,9
% 10,6
Oinarrizko okup.
% 14,5
% 5,1
Ez dago jasota
% 6,8
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 46,2
Goi eta erdi maila
% 15,6
% 41,1
Langile kualifikatuak
% 54,2
% 9,9
Oinarrizko okup.
% 26,9
% 2,7
Ez dago jasota
% 3,3
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egituran badira aldeak jatorriaren arabera.[11] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 60,3 zerbitzuetan ari dira, % 33,0 industrian eta % 6,3 eraikuntzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 57,4 zerbitzuetan ari dira, % 24,0 industrian eta % 17,9 eraikuntzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 87,2 zerbitzuetan ari dira, % 11,4 industrian; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 90,2 zerbitzuetan ari dira, % 8,0 industrian.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 0,4
Nekazaritza
% 0,7
% 33,0
Industria
% 24,0
% 6,3
Eraikuntza
% 17,9
% 60,3
Zerbitzuak
% 57,4
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 0,3
Nekazaritza
% 0,0
% 11,4
Industria
% 8,0
% 1,1
Eraikuntza
% 1,8
% 87,2
Zerbitzuak
% 90,2
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 4.662 gidari zeuden erroldatuta: 2.574 gizon (% 55,2) eta 2.088 emakume (% 44,8)[12]. Biztanleen % 59 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 5.562 ibilgailuk osatzen zuten: 3.695 turismo, 512 motozikleta, 428 furgoneta, 298 kamioi eta 57 ziklomotor[12]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 468 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (512) azpitik.

Turismoen batez besteko adina 12,3 urtekoa zen; turismoen % 11,7k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 6,6k 25 urte baino gehiago[12]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 54,7 diesel zen eta % 42,5 gasolinazko; 121 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 2,3; probintzian % 1,3). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 8,2k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 19,9k ez zuen etiketarik[oh 2].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
43%
29%
20%
0 etiketa · 149 (% 2,8)ECO · 286 (% 5,4)C etiketa · 2.304 (% 43,4)B etiketa · 1.519 (% 28,6)Etiketarik gabe · 1.056 (% 19,9)
Turismoak, adinaren arabera
12%
18%
27%
37%
< 4 urte · 431 (% 11,7)4–8 urte · 650 (% 17,6)8–15 urte · 998 (% 27)15–25 urte · 1.372 (% 37,1)≥ 25 urte · 244 (% 6,6)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

Uharteko populazioak ez zuen aldaketa nabarmenik izan XX. mendearen lehen erdialdean zehar. 1960eko hamarkadan, berriz, hazkunde nabarmena izan zuen, populazioa bikoiztu egin baitzen hamarkada batean. 1970etik mende bukaera arte berriro egonkortu zen biztanle kopurua.

XXI. mendearen lehen hamarkadan berriro gorakada demografiko handia izan zuen Uhartek, eta biztanle kopurua berriro bikoiztu zen. Iruñetik hain hurbil egonda eta garraiobideak hobetuta, hiriburuaren hedapenak eragina izan zuen herrian.

Biztanleriaren tamainaUrtea010002000300040005000600070008000189019201950198020102040UharteBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 3.947 gizon, 3.953 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.08
0.08
 
95-99
 
0.33
0.53
 
90-94
 
1.14
1.01
 
85-89
 
1.72
1.39
 
80-84
 
2.33
2.10
 
75-79
 
2.61
2.61
 
70-74
 
2.99
3.78
 
65-69
 
3.54
5.68
 
60-64
 
5.64
8.16
 
55-59
 
7.49
9.30
 
50-54
 
9.03
9.86
 
45-49
 
10.62
6.97
 
40-44
 
7.69
5.80
 
35-39
 
5.72
5.60
 
30-34
 
5.57
5.27
 
25-29
 
4.15
5.47
 
20-24
 
5.46
8.06
 
15-19
 
7.64
8.13
 
10-14
 
7.29
6.06
 
5-9
 
5.19
4.16
 
0-4
 
3.79
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea0306090120150200820112014201720202023Huarte / UharteHazkunde begetatiboa
Urtea20082009201020112012201320142015201620172018201920202021202220232024
Hazkunde begetatiboa 1361057811510192715984415332162002
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[13] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
AdinaUrtea35363738394041200320072011201520192023Huarte / UharteBatez besteko adina
Urtea20032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Batez besteko adina 39,3538,9137,6337,2336,5136,3936,0435,8635,9135,9336,0836,1536,5736,7437,2237,5838,1238,4938,9639,3239,640,0640,23
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[14] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 23 udalerri berean jaioak ziren[15], probintziako batez bestekoaren (% 37,3) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 13,3 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 15,5 —probintzian % 19,8—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Nafarroako mapa
Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 23Probintzia berean · % 48,2Beste erkidegoa · % 13,3Estatutik kanpo · % 15,5
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 1.226 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 57,4)[16]. Jaiotza herrialde nagusiak Kolonbia, Ekuador, Peru dira.

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Amerika · % 57,4Europa · % 27,7Afrika · % 10,4Asia · % 4,6
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 3.097 etxebizitza zeuden: 2.688 (% 86,8) nagusiak eta 409 (% 13,2) ez-nagusiak.[17] Kontsumo elektrikoaren arabera, 266 (% 8,6) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 175 (% 5,7) hutsik zeuden.[18] INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 7 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 30 plazarekin (4,29 plaza etxebizitzako).[19]

3.097etxebizitza
2.688etxegune
175hutsik (% 5,7)
7etxebizitza turistiko (2026) Nafarroako mapa

Etxebizitza multzoa Nafarroako mapa

2.688
409
Etxebizitza nagusia (2.688)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (409)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa) Nafarroako mapa

2.656
266
Okupatuak (2.656)Noizbehinkakoak (266)Hutsik (175)

Guztira 2.688 etxegune zeuden, eta horietatik 686 (% 25,5) pertsona bakarrekoak ziren.[20]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 1686
2 pertsona635
3 pertsona495
4 pertsona645
5 edo gehiago227

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 6.336 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 46,5 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 22,8; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 24,7; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 6,0.[21] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 45,4 zen 2021ean eta % 46,5 2024an; beraz, 1,1 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 8,1 izatetik % 6,0 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 49,1 ziren, eta gizonen artean % 43,8; 5,3 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 7,1 eta gizonen % 4,9 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

6.336biztanle 15 urte edo +, 2024
% 46,5goi-mailako ikasketak+1,1 puntu 2021etik mapa
% 6,0lehen hezkuntza edo gutxiago−2,1 puntu 2021etik mapa
% 15,1ikasten ari dira, 2024
% 24,7
% 22,8
% 46,5
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 6,0Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 24,7Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 22,8Goi-mailako ikasketak · % 46,5
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Nafarroako mapa

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 67,5 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 32,5 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 95 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 47,7 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 52,3. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 0,8 ziren.[21]

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 0,8
DBH eta antzekoak
% 24,7
Erdi-mailako LH
% 11,9
Goi-mailako LH
% 15,1
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 14,4
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 11,0
Masterrak eta espezialitateak
% 4,5
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Huarte/Uharte, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak2.947% 46,51.367% 43,81.580% 49,1
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa1.445% 22,8774% 24,8671% 20,9
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)1.563% 24,7827% 26,5736% 22,9
Lehen hezkuntza edo gutxiago381% 6,0153% 4,9228% 7,1
Guztira6.336% 100,03.121% 100,03.215% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Huarte/Uharte, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 45,4% 21,9% 24,5% 8,15.754
2022% 45,6% 22,1% 25,3% 7,05.831
2023% 46,1% 22,2% 24,8% 6,96.106
2024% 46,5% 22,8% 24,7% 6,06.336

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 15,1 ikasten ari zen (958 pertsona).[22] Ikasten ari zirenetatik, % 48,3 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 32,9 batxilergoan, % 14,8 erdi-mailako lanbide-heziketan eta % 2,5 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 52,9 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 43,7; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 19,4 eta emakumeen % 10,3. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 96,1 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 52,2 eta 25–29 urtekoen % 12,4; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 2,9 baino ez.[23] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 51,3 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 46,4.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 96,1
20–24 urte
% 52,2
25–29 urte
% 12,4
30–34 urte
% 6,8
35–39 urte
% 4,5
40–44 urte
% 5,0
45–49 urte
% 2,8
50–54 urte
% 2,6
55 urte edo +
% 1,2
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 1,0
Goi-mailako ikasketak
% 48,3
Erdi-mailako LH
% 14,8
Batxilergoa
% 32,9
DBH eta antzekoak
% 2,5
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 0,4
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 83,5 estatuan jaio zen, eta % 16,5 atzerrian.[21] Ikasketa-egituran badira aldeak jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 46,0 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 4,0; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 31,5 eta % 10,0, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 51,7 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 6,4; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 37,4 eta % 10,4, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 46,0
Goi-mailakoak
% 31,5
% 23,9
Batx. / erdi LH
% 29,8
% 26,1
DBH
% 28,8
% 4,0
Lehen H. edo gutx.
% 10,0
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 51,7
Goi-mailakoak
% 37,4
% 18,8
Batx. / erdi LH
% 30,7
% 23,2
DBH
% 21,5
% 6,4
Lehen H. edo gutx.
% 10,4
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 16,4 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 8,9.[22] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 48,3 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 48,4 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 338 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,55 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Sakontzeko, irakurri: «Uharteko udaletxea»

Uharteko udaletxea Donibane plazan dagoen bost solairuko eraikina da. Eliza eta frontoiaren ondoan dago, eta fatxada nagusian herriko armarria nabarmentzen da. Udaletxea 1978an eraiki zen. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Donibane Plaza, 1

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Nafarroa Bai taldeko Francisco Javier Basterra EAko kidea aukeratu zuten alkate. Hauteskundeetako talderik bozkatuena UPN eta CDNtik hurbileko[24] Grupo Independiente Huarte (GIH) zerrenda izan zen lau zinegotzi eskuratu baitzuen, Zubiarte Iniciativa Popular-Zubiarte Herri Ekimena (ZIP-ZHE) izenekoak hiru zinegotzi lortu zituen, Nafarroa Baik bi zinegotzi, eta Eusko Abertzale Ekintzak beste bi zinegotzi. GIH izan ezik, beste talde guztiek Nafarroa Baiko hautagaiari botoa emanda eskuratu zuen alkatetza.

Uharteko Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Grupo Independiente Huarte1.0244
Zubiarte Herri Ekimena7123
Nafarroa Bai4822
EAE4102
PSN2020

2011n zazpi zerrenda aurkeztu ziren: Grupo Independiente Huarte (5 zinegotzi, dagoeneko UPNtik hurbil), Bildu (4), Oihana Elkartaldea (1), PP (1), NaBai 2011 (1), PSN (1) eta I-E (0). Oihana Elkartaldea Javier Basterra alkate eta EAko kideak sortutako zerrenda zen, Bildun ezker abertzalearekin bat ez egitearren eta NaBai 2011n ere sartu nahi izan ez zutelako[25][26]. EAko beste batzuek, aldiz, Bildun esku hartu zuten [27]. Emaitzen ondorioz, GIHko Iñaki Crespo San José alkate bihurtu zen.

Uharteko udalbatza
Alderdia 2011ko maiatzaren 22a
Zinegotziak Boto kopurua
Grupo Independiente Huarte
5 / 13
946 (% 31,41)
Bildu
4 / 13
767 (% 25,46)
Oihana Elkartaldea
1 / 13
332 (% 11,02)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
1 / 13
298 (% 9,89)
Nafarroa Bai 2011
1 / 13
237 (% 7,87)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
1 / 13
170 (% 5,64)
Datuen iturria: 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

Hauek izan dira Uharteko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Jose Luis Perez Eslava[28][29] 1979 1983 Agrupacion Electoral Huarteko Ezkerra-Izquierda de Huarte[30]
Miguel Raya De la Rubia[28][29] 1983 1987 Agrupacion Huartearra Independiente[30]
Jesus Arrieta Ibañez eta Enrique Jesus Nosti Izquierdo[28] 1987 1991 Tondoa[30]
Ignacio Ibiricu Lopez[28] 1991 1995 EA[30]
Jose Iriguibel Lopez[28] 1995 1999 CDN[30]
Jose Iriguibel Lopez[28] 1999 2003 CDN[30]
Jose Iriguibel Lopez[28] 2003 2004 a Grupo Independiente Huarte[30]
Amparo Miqueleiz Arraras[31] 2005 2007 Grupo Independiente Huarte
Francisco Javier Basterra Basterra[26][31][32] 2007 2011 NaBai[30]
Iñaki Crespo San Jose[33] 2011 2015 Grupo Independiente Huarte[30]
Alfredo Javier Arruiz Sotes[30][34] 2015 2019 EH Bildu
Amparo Lopez Antero[34][35] 2019 2019 b PSN
Alfredo Javier Arruiz Sotes[30][36] 2019 Jardunean EH Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b 2019ko abuztuan Amparo Lopez Antero alkateak dimisioa aurkeztu zuen.

Udalerri honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 3 linea daude:

Horrez gain, Nafarroako ipar-ekialdeko hainbat herri Iruñearekin batzen dituen Autobus Artieda konpainiaren linea batek geltokia dauka Uharten. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Konpainia berdinaren bigarren lineak (Eugi eta Iruñea bitartekoa), geltokia dauka herrian. Ibilbidea honakoa da.

Gainera, Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia beraren beste linea batek Irunberri eta Iruñea batzen ditu, Irunberritik aurrera aurreko lineak duen ibilbide berarekin.

Orbaizeta eta Iruñea batzen dituen lineak ere Agoitz zeharkatzen du, eta honako ibilbidea egiten du:

Hirugarren linea batek Agoitz eta Iruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu eguneko eta Agoitz eta Iruñea batzen ditu Eguesibarra, Urrotz eta Lintzoain zeharkatuz.

Uharteko Arte Garaikidearen museoa.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko jaiak iraileko hirugarren astean izaten dira, Andre Maria Zuriaren omenez. Iraileko garai berean Uharteko Anaiarte jaia ere ospatzen da. Data zehatzak honakoak dira:

  • Herriko Jaiak: Iraileko hirugarren astelehenean.
  • Anaiarte Jaia: Iraileko hirugarren astelehenenaren aurreko larunbatean.
  • San Joan Ebanjelaria: Abenduaren 27an (Uharteko patroia da).
  • Uharteren eguna: Ekaineko azken igandean Uharteren eguna edo Euskararen eguna ospatzen da.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Joan Ebanjelariaren eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «San Joan Ebanjelariaren eliza (Uharte)»

Herriko parrokia hau XII. mendean hasi zen eraikitzen, barruan mende bat aurrerago eraikitako erretaula bat eta Ama Birjinaren irudi gotikoa daude. Jatorrizko eraikina Erdi Aroan altxatu zen, gaur egungo kokalekutik gertu. Eliza harrizko gangez estalitako nabe bakarrak osatzen du, nabea zatitan banatuta dagoela. Nabearen azken zatian dorrea altxatzen da. Herritarrek "beheko eliza" deitzen diote, Doneztebeko elizatik bereizteko. XVI. mendean eraikina handitu zuten, gurutzeria berria eta aurrealdea eraiki ziren. Lanak hasi eta berehala, diru arazoak zirela eta, bertan behera utzi behar izan zituzten.

Eliza barruan, Andre Maria Zuriaren irudia nabarmentzen da. Ama Birjinaren eta haurtxoaren haitzurdin zuriz eginiko irudia da, haitzurdin beltzez eginiko oinarri batean gainean kokaturik. Irudia Paristik ekarri zuten 1349an eta Iruñeko merkataria zen Martin Uhartek eginiko oparia izan zen.

Doneztebe eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritarrek "goiko eliza" deitzen diote, San Joan Ebanjelariaren elizatik bereizteko, eliza, Miraballes mendiaren magalean dagoelako batez ere. Eliza kalitate txarreko materialekin eraiki zuten eta hori dela eta, konponketa ugari egin behar izan dizkiote historian zehar, antzinako dokumentuek erakusten dutenaren arabera. Nabe laburra eta estua, artesa itxurako aurrealdea, eta harrizko gurutzeriadun gangez eginiko sabaia dauzka.

Herritik urrun zegoenez, uhartearrek eliza berri bat eraikitzeko kokaleku baten bila hasi ziren, eta horrela XVIII. mendearen hasieran, eliza berriaren eraikuntza hasi zen. Gurutze latindarraren oinarria zeukan eraikin berriak. Antzinako eliza gaur egun galdurik dago, eta ez da egituratik ezer gorde. Eliza berriak ere laster izan zuen eliza zaharraren patu bera. 1775ean Uharteko bi elizak bateratuta, eraikin berria herriko kanposantuan ezarri zuten, eta horrek eraikinaren narriadura areagotu zuen.Gaur egun eraikinaren horma batzuk eta dinteldun aurrealdea baino ez dira kontserbatzen.

Sakontzeko, irakurri: «Uharteko udaletxea»

Uharteko udaletxea Donibane plazan dago, parrokia eta frontoiaren ondoan. Eraikineko fatxadan, herriko armarria ageri da. Udaletxeak bost solairu dauzka eta 1978an eraiki zen.

  • HELBIDEA: Donibane plaza, 1

Euskal Jai Berri pilotalekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskal Jai Berri pilotalekua»

Uharteko lurretan eraiki zuen Galarreta-Euskal Jai enpresak Iruñeko Euskal Jai zenaren ondorengoa, profesionalen arteko erremonte partidak egiteko. Eraikin ikusgarria, haren inguruetan Itaroa merkataritza-gunea eta beste saltokiak eraiki dituzte. 2011. urtearen hondarrean utzi zioten bertan pilotari profesionalen partidak egiteari, nahiz eta tarteka torneorik egiten den.

Arte Garaikideko Zentroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Arte Garaikideko Zentroa (Uharte)»

2007an Uharten Arte Garaikideko Zentroa inauguratu zuten, bertan arte garaikideari buruzko erakustaldiak egoteaz gain nafar sortzaileen artelanak ikusgai izan ohi dira.

Uhartear ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. 1 2 Euskaltzaindia: 155. araua: Nafarroako udal izendegia, 2009-05-29.
  4. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Nafarroa.tab.
  5. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Nafarroa.tab.
  6. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  7. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  8. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  9. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  10. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  11. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  12. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  13. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  14. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  15. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  16. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  17. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  18. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  19. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitza turistikoak, plazak eta plazak etxebizitza turistiko bakoitzeko. Udalerriak» Etxebizitza turistikoen kopuruaren neurketa (estatistika esperimentala) (Espainiako Estatistika Institutua).
  20. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  21. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  22. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  23. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  24. ↑ Municipios navarros se comprometen en la defensa de su patrimonio, Gara, 2007ko azaroaren 4a. Hastapenean CDNren eragina handia izan zen.
  25. ↑ El equipo de gobierno de EA en Huarte se presentará en solitario, Diario de Navarra, 2011ko otsailaren 23a.
  26. 1 2 (Gaztelaniaz) «Javier Basterra presidirá los Servicios Sociales de Huarte y Esteríbar» Diario de Navarra 2011-10-08 (kontsulta data: 2020-07-13).
  27. ↑ Diario de Noticiaseko foroa Uhartez.
  28. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 (Gaztelaniaz) «La revista del Ayuntamiento de Huarte Uharteko Udaletxearen Aldizkaria - PDF Free Download» Mokarte (kontsulta data: 2020-07-13).
  29. 1 2 (Gaztelaniaz) «HUARTE - UHARTE - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2020-07-16).
  30. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-07-06).
  31. 1 2 (Gaztelaniaz) «La ex alcaldesa asegura que en Huarte se actuó conforme al interés público | Últimas noticias de Pamplona en Diario de Navarra» Diario de Navarra 2009-06-05 (kontsulta data: 2020-07-13).
  32. ↑ «Un pueblo de Navarra reclama su iglesia en los tribunales» Público (kontsulta data: 2020-07-13).
  33. ↑ (Gaztelaniaz) «Iñaki Crespo San José encabezará la lista de GIH en Huarte -» Pamplona Actual 2019-03-16 (kontsulta data: 2020-07-13).
  34. 1 2 (Gaztelaniaz) «Padres critican a Crespo en Uharte por hacer política con sus hijos» Naiz. 2019-08-22 (kontsulta data: 2020-07-13).
  35. ↑ Berria. «Barneko zuzendari izendatu dute Uharteko alkatea» Berria (kontsulta data: 2020-07-10).
  36. ↑ Berria. «EH Bilduk eskuratu du Uharteko alkatetza» Berria (kontsulta data: 2020-07-10).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ /u.áɾte/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. ↑ /uéɾte/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo silaban
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found.