Uhin laburren bidezko diatermia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aparato de diatermia por onda corta (1933)
Uhin laburren bidezko diatermia aparatua (1933)

Uhin laburren bidezko diatermia fisioterapiaren baitako elektroterapia teknika bat da, non goi-maiztasuneko korronte elektrikoa enplegatzen den efektu diatermikoa lortzeko.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korrontea triodo lanpara baten bitartez sortzen da (tungstenozko filamentua, eta molibdenozko sareta eta plaka). Horretara, 100-300 Mhz. arteko maiztasuna eta 6-12 m. arteko uhin-luzera duen uhin laburra sortzen da, elektrodo bakarraren edo biren bitartez gorputzean aplika daitekeena. Uhin honek sustantzia guztiak zeharkatzen ditu, elektrizitatearen eroaleak izan edo ez, hiru eratan: eroapenez, karga elektrikoen desplazamenduz eta indukzioz.

Elektrodoen tamaina tratatu beharreko inguruaren arabera aukeratzen da. Tratatu beharreko plano berean, gorputz atalaren luzeran, zein hura zeharkatzen aplika daiteke. Korrontea gehienez 7 cm sartzen da gorputzean. Emisioaren modua aldizkakoa edo jarraitua izan daiteke, hurrenez hurren efektu atermikoen edo termikoen bila bagabiltza.[2]

Uhin laburren aplikazioak bi modalitate ditu:[3][4]

  • Metodo induktiboa: eremu magnetiko bat sortzen da korronte elektriko bat bobina batetik sarrarazita. Honela gorputzean korronte elektriko bat sortzen da, eta honen ondorioz efektu terapeutikoa. Eroapenez dabiltzan unitateek bobina hau danborrean dute, elektrodo kapazitiboarekin batera: aparatuaren itxura radar klasikoarena da, buru bakarrako aplikagailuarekin, edo sorbalda edo belauna hobeto hartuko duten aplikagailu hirukoitzarekin.
  • Metodo kapazitatibo edo kondentsadore eremu bidezkoa: korronte alternoa aplikatzen du ehunaren gainetik bi elektrodoren bidez; korrontearen oszilazioak dielektrikoarengan (hau da: pazientearengan) indar elektroeragilea sortzen du, efektu terapeutikoa lortuz.

Efektu fisiologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhin laburren bidezko elektroterapiaren efektuak bi talde handitan zatitu daitezke:

  • Berezko efekto diatermikoak, hots, gorputzean tenperaturaren igoeratik eratorritakoak.
  • Efektu atermikoak.

Lehenengo multzoan sar daitezke hodi-zabalkuntza, nerbio-transmisioaren eta gatzapenaren abiadura areagotzea, ehunen birsorkuntza arintzea, min-atalasaren igoera, indar muskularraren aldaketa, enzimen jardueraren igoera, antigorputzen ekoizpenaren handitzea, eta ehun bigunak malgutzea.

Efektu atermikoa ioien elkarketaren eta funtzio zelularraren aldaketari egozten zaio. Efektu hauek perfusio mikrobaskularraren handipena dira, baita hantura gutxitzea, eta zelulen mintza eta aktibitatea eraldatzea ere.

Indikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhin laburren bidezko diatermia kasu hauetarako gomendatua dago:

  • Mina kontrolatzea.
  • Ehunen sendatzea bizkortzea.
  • Artikulazioen zurruntasuna gutxitzea.
  • Mugimendu maila handitzea.
  • Edema kontrolatzea.
  • Nerbio-ehunaren birsorkuntza eragitea.
  • Hezurren soldaketa bizkortzea.
  • Digestio arazoak.
  • Arnasketa arazoak.
  • Urogenital arloko arazoak.

Kontraindikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhin laburren bidezko diatermia ez da gomendatzen halako kasuetan:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]