Uhin luze
Uhin luzea[1] (ingelesez: longwave, LW[2]) 30 kilohertztik 300 kilohertzera bitarteko maiztasun-tartea hartzen duen espektro elektromagnetikoaren banda da. Terminoa historikoa da, XX. mende hasierakoa, irrati-espektroa uhin luzeko (LW), uhin ertaineko (MW) eta uhin laburreko (SW) irratiek osatzen zutela uste izan zenean. Irrati-sistema eta gailu moderno gehienek uhin-luzerak erabiltzen dituzte, gero "ultra-labur" gisa hartuko zirenak (hau da, VHF, UHF eta mikrouhin).
Europan, Afrikan eta Asiako alde handietan (Telekomunikazioen Batasun Internazionalaren 1. eskualdea), non 148,5 eta 283,5 kHz arteko maiztasun-tartea erabiltzen den AM irrati-emisiorako,[3] MW bandaz gain, uhin luze terminoak irrati-espektroko LF bandaren (30–300 kHz) barruan kokatzen den irrati-banda horri egiten dio erreferentzia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
- ↑ (Ingelesez) long wave. in: Macmillan Online Dictionary. Macmillan Publishers.
- ↑ (Ingelesez) Barun Roy. (2009ko iraila). Enter The World of Mass Media. Pustak Mahal, 21 or. ISBN 978-81-223-1080-1..