Uhin sismikoen abiadura txikiko eremu handiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uhin sismikoen abiadura txikiko eremu handiak erakusten dituen animazioa; tomografia sismikoa erabiliz ondorioztatu da eremu handi horien forma.

Uhin sismikoen abiadura txikiko eremu handiak (ingelesez: LLSVP, large low-shear-velocity provinces) Afrikako hegoaldearen eta Ozeano Barearen azpitik mantuan kokatutako norma baino uhin abiadura sismiko txikiagoko eremuak dira. Tomografia sismikoaren (Lurraren barneko egituren 3D irudiak lortzeko erabiltzen den teknika) bitartez definitu dira eta gaur egun mantuko konbekzio-korronte gorakorren eremutzat jotzen dira. Luma gorako gehienak eremu hauetatik abiatzen dira.

Datu honetatik hasita, dentsitate eta tenperatura arteko erlazio zuzen bat atera zuten eta honekin, abiadura txikiko eremuak konbekzio korronte gorakorrekin lotu zituzten eta abiadura baxuko konbekzio-korronte beherakorrekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]