Ujezd

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ujezd (errusieraz уе́зд) rus'ek, moskobitek eta errusiarek XIII. mendetik aurrera erabilitako hitza da zatiketa administratiboak izendatzeko. Ujezd bakoitza hainbat volostek osatzen zuten eta bakoitzean namestnik bat edo ordezkari bat zegoen.

Sobiet Batasunaren sorreran ujezdak desagertu eta raionak sortu ziren, 1923 eta 1929 urteen artean burututako erreforma administratiboan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.