Ujiko gudua (1180)

Koordenatuak: 34°52′51″N 135°46′46″E / 34.8808°N 135.7794°E / 34.8808; 135.7794
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ujiko gudua
Genpei Gerrak
Byōdō-ingo fenix gela, gudu-zelaiaren aurrean
Data1180ko ekainaren 23a
LekuaUji, Kyotoren ondoan
Koordenatuak34°52′51″N 135°46′46″E / 34.8808°N 135.7794°E / 34.8808; 135.7794
EmaitzaTaira klanaren garaipena
Gudulariak
Minamoto klana Taira klana
Buruzagiak
Minamoto no Yorimasa Taira no Tomomori, Taira no Shigehira

Ujiko gudua (japonieraz: 以仁王の挙兵?) , Genpei Gerretako lehen gudua izan zen. Ujiko lehen gudua, Genpei Gerrak abiarazi zituelako da ezaguna. 1180an, Mochihito Printzea, Minamoto klanaren hautagairik gogokoena errege bihurtzeko, Taira klanaren soldaduek jazarri zuten Mii-deraraino, Kioto ondoko tenplua zena. Taira klanaren alde zegoen Mii-derako monje baten oztopoaren ondorioz, Minamoto klanaren armada, beranduegi iritsi zen zubia defendatzeko.

Minamoto no Yorimasak, Mochihito Printzea zuzendu zuen klanaren armadarekin eta Mii-derako monje gerlari batzuekin batera hegoaldera, Narara.

Uji ibaia zeharkatu zuten eta zubia suntsitzen saiatu ziren Taira klanaren jazarpena eragozteko. Hiru monje gerlari aipatzen dira Heike monogatarin: Gochin no Tajima, Tsutsui Jomyo Meishu eta Ichirai Hoshi. Hiru hauek, gainontzeko monj gerlariekin batera, arku eta geziekin, arma ezberdinekin, labanekin eta naginatarekin borrokatu zuten.

Baina, hala ere, Taira klanaren armadak, ibaia zeharkatu eta Minamoto klanaren armada hatzematea lortu zuen. Yorimasa, printzeari, handik ihes egiten laguntzen saiatu zen, baina gezikada bat jaso zuen. Horren ondorioz, seppuku bidez bere buruaz beste egin zuen, honela, errenditu aurretik bere buruaz beste egitearen ohitura abiaraziz, Bigarren Mundu Gerrararte ere ohoratua izango zena. Historian ezagutzen den lehen seppukua da. Printzea, Taira no Tomomori buru zuen Taira klaneko gerlariek harrapatu eta exekutatu zuten.


Aurrekoa
Lehena izan zen
Genpei Gerratako gudua
1180
Ondorengoa
Narako setioa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]