Ukrainako alderdi politikoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Jarraian, Ukrainako alderdi politikoak ageri dira.

2014ko hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko hauteskundeetan alderdi hauek aurkeztu ziren:

  • Poroxenkoren blokea. Maiatzean aukeratutako presidenteak legebiltzarrerako bozetarako sortutako koalizioa zen. Hainbat ideologiatako politikariak bildu zituen, bloke zabal bat sortu eta ahalik eta boto gehien jasotzeko[1].
  • Batkivstxina (Aberria). Julia Timoxenko lehen ministro ohiaren alderdia. Su-etenaren eta Ukrainako armadaren jarreraren aurkako kritikak egin zituen[1].
  • Fronte Popularra. Arseni Jatseniuk lehen ministroak sortutako alderdia, Batkivstxina utzi ondoren. Zerrendan militar beterano gehien zuena zen[1].
  • Jarrera Zibikoa. Anatoli Hritsenko Defentsa ministro ohiak gizarteko beste hainbat eragilerekin batera abiatutako alderdia[1].
  • Svoboda (Askatasuna). Eskuin muturreko alderdi ultranazionalista. Estatu kolpearen ondotik, hainbat kargu garrantzitsu bete zituen gobernuan[1].
  • Alderdi Erradikala. Oleh Liaxkoren eskuin muturreko alderdia. Ez zuen programa politiko zehatzik, baina gora egin zuen inkestetan gerraren eraginak astinduta[1].
  • Samapomitx (Auto laguntza). Lviveko alkate Andri Sadoviren alderdia[1].
  • Alderdi komunista. Legez kanpo uztekotan egon dira, eta zailtasun asko izan ditu. Parlamentutik kanpo geratzeko arriskua zuen[1].
  • Oposizioaren Blokea. Politikari errusiazaleen alderdia. Erregioen Alderdiaren lekua bete nahi zuen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i «ALDERDI NAGUSIAK», Berria, 2014-10-26