Edukira joan

Ula (Agurain)

Koordenatuak: 42°51′52″N 2°23′52″W / 42.8644°N 2.3977°W / 42.8644; -2.3977
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ula
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaQ52206497 Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°51′52″N 2°23′52″W / 42.8644°N 2.3977°W / 42.8644; -2.3977
Demografia
Biztanleria0 (2025)

Ula Agurain aldean egon zen herri baten izen modernoa da, gaur egun herri hustua. 1025. urteko Donemiliagako goldean aipatzen zen: Uhulla. 1257an Uula.[1]

Ula Agurain herriaren menpe geratu zen 1270. urtean.[2]

Erdi Aroko Ula herriak monasterio bat zuen, monasterio de San Jorge de Yula, eta hustu egin zen.

1270. urtean, Gaztelako Alfontso X.ak Ulako monasterioa eman zion Aguraini bere ondasun guztiekin, urteroko zerga baten truke. Dohaintza hori Gaztelako Fernando IV.ak berretsi zuen 1305ean, eta Langarika, Irazaba eta Sosiellako lekuak ere Agurainenak zirela adierazi zuen, monasterio horren jaraunspenak zirelako.[3]

Bestalde, 1446an, Juana García Ibáñez de Laquedanaren testamentu-xedapenez, monasterio horretan San Pedroko emakumezko erlijiosoak zeuden. Emakume hauek Santa Isabelen araua bete zuten 1611n emakumezko Frantziskotarren komentua sortu zen arte.

Zadorraren ertzean dagoen monasterioaren aztarnak geratzen dira. Abside erromanikoaren aztarnak eta leiho erromaniko bat ditu, Ulako Andre Mariaren antzinako irudia gordetzen duena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Mitxelena, Koldo. (1990 (Lehen edizioa, 1964)). Textos arcaicos vascos - Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos:. Anejos del Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo / Julio Urkixo Mintegiaren Urtekariaren Gehigarriak, 24-33 or. ISBN 978-8450592030..
  2. (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. ((1989) [1957]). Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses.. Bartzelona-Bilbao: Onomasticon Vasconiae 5. ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 541 or. ISBN 8485479483...
  3. Lasalle, Xabier. «ULA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-07-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]