Uliako Mintegietako parkea

Wikipedia(e)tik
Uliako Lore-Baratzak parkea» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Uliako Mintegietako parkea
Lore Baratzak 2015 10 25.jpg
Parkearen ikuspegia.
Uliako Mintegietako parkea hemen kokatua: Donostia erdigunea
Uliako Mintegietako parkea
Uliako Mintegietako parkea
Uliako Mintegietako parkea (Donostia erdigunea)
Koordenatuak 43° 19′ 20″ N, 1° 57′ 11″ W / 43.32221°N,1.95299°W / 43.32221; -1.95299Koordenatuak: 43° 19′ 20″ N, 1° 57′ 11″ W / 43.32221°N,1.95299°W / 43.32221; -1.95299
Beste izenak Uliako Lore-Baratzak parkea
Helbidea Ulia (auzoa)
Udalerria Donostia,  Gipuzkoa
Mugak Jose Elosegi Alkatearen hiribidea eta Uliako pasealekua
Tamaina 14.000 m²
Sortze-data 1894

Uliako Mintegietako parkea Donostiako Ulia auzoan dagoen hiri parkea da, 14.500 m² ditu eta Ulia pasealekuaren hasieran dago, Jose Elosegi kalearekin duen bidegurutzean. Uliako Lore-Baratzak parkea ere esaten zaio Donostiako lorategi guztietarako landareak udal mintegi honetatik ateratzen zirelako XX. mende osoan, 2008an udalak LauHaizetara eraman zituen arte. Orduan zazpi urtez itxita egon ondoren auzokoek berriro zabaldu zuten, udalak baimena emanda 2015ean[1]. 2016an Donostiako Udalak etxebizitzak eraiki nahi ditu parkean[2][3]. Parkeak balio handia dauka barruan dauden ur biltegiengatik, elementu arkitektonikoengatik, landarediarengatik eta faunarengatik[4][5]. Aranzadi Zientzia Elkarteak 2016ko maiatzean argitaratu zuen txostenean bost arlotan, bost kapitulutan banatzen zituen parkearen balioak: herpetologia (anfibioak), botanika, planifikazio berdea, historiko-kulturala, eta paisajista.[6][7]

Ur-biltegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buskando Ur-biltegia

Donostiako aspaldiko ur-biltegiak (Soroborda eta Buskando) parke barruan daude[8]. Donostian bertan ezezagunak ziren, baina Aranzadi Zientzia Elkarteak 2006an txosten batean azaldu zuen ur-biltegi hauek balio arkitektoniko handikoak dituztela, diseinuagatik eta eraikuntzarengatik, eta hiriaren ondareko elementu garrantzitsua direla[9].

Txoriak eta animaliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lore-Baratzak parkeko uhandre bat

Anfibiotan, txantxiku arrunta eta uhandrea bizi dira putzuetan.

SEO/BirdLifeko Donostia taldeak hegaztiak behatzeko antolatu dituen saioetan 41 txori mota katalogatu dituzte:

Ğ

Zuhaitzak eta landareak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxienez 39 zuhaitz espezie daude parkean. Gehienak ez dira bertakoak, kanpotik ekarritakoak baizik.

Hauek dira katalogatu diren espezieak:


Parkeko mapa interaktibo batean kontsultatu daiteke sarean zuhaitz mota bakoitzaren kokapena. [10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  «Segunda vida para los viveros», Noticias de Gipuzkoa, 2015-10-4, http://m.noticiasdegipuzkoa.com/2015/10/04/vecinos/donostia/segunda-vida-para-los-viveros. Noiz kontsultatua: 2016-5-7 .
  2.   «Uliako bizilagunek ez dute hirigintza proiekturik onartuko», Irutxuloko Hitza, 2016-2-15, http://irutxulo.hitza.eus/2016/02/15/uliako-bizilagunek-ez-dute-hirigintza-proiekturik-onartuko/. Noiz kontsultatua: 2016-5-7 .
  3.   ««Eskatzen dugun bakarra auzoari berea den zerbait itzultzea da»», Irutxuloko Hitza, 2013-5-17, http://irutxulo.hitza.eus/paperekoak/eskatzen-dugun-bakarra-auzoari-berea-den-zerbait-itzultzea-da/. Noiz kontsultatua: 2016-5-7 .
  4. (Gaztelaniaz)  «Tesoros ocultos en la falda del monte Ulía», Diario Vasco, 2016, http://www.diariovasco.com/prensa/20061005/san_sebastian/tesoros-ocultos-falda-monte_20061005.html. Noiz kontsultatua: 2016-5-7 .
  5. (Gaztelaniaz)  «Los antiguos depósitos de Ulia, un tesoro que ansía ser desenterrado», Diario Vasco, 2015-5-23, http://blogs.diariovasco.com/rincones-euskadi/2014/05/23/los-antiguos-depositos-de-ulia-un-tesoro-que-ansia-ser-desenterrado/. Noiz kontsultatua: 2016-5-7 .
  6.   «ARANZADI: parkea ondare aberatsa da», Ulia Auzo-Elkartea, http://ulia.blogariak.net/2016/06/20/aranzadi-parkea-ondare-aberatsa-da-aranzadi-el-parque-es-un-patrimonio-rico/. Noiz kontsultatua: 2016-07-18 .
  7.   «Bideoak: ARANZADIren txostenaren aurkezpena», Uliako Auzo-Elkartea, http://ulia.blogariak.net/2016/06/23/bideoak-aranzadiren-txostenaren-aurkezpena-videos-de-la-presentacion-de-aranzadi/. Noiz kontsultatua: 2016-07-18 .
  8. (Gaztelaniaz)  «Una catedral bajo tierra», El Pais, 2007-4-26, http://elpais.com/diario/2007/04/26/paisvasco/1177616416_850215.html. Noiz kontsultatua: 2016-5-7 .
  9. (Gaztelaniaz)  «El tesoro escondido en la falda de Ulía», Diario Vasco, 2013-11-12, http://www.diariovasco.com/v/20131112/san-sebastian/tesoro-escondido-falda-ulia-20131112.html. Noiz kontsultatua: 2016-5-7 .
  10. Uliako Mintegietako parkeko zuhaitz-inbentarioa

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uliako Mintegietako parkea Aldatu lotura Wikidatan
Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
Uliako lore-baratzak gaiari buruz.