Uliako parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Donostiako Ulia mendiko parkeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ulia (argipena)».
Uliako parkea
Musika parkean ulia 2014 04.JPG
2014ko Musika Parkean jaialdia Uliako parkean.
Uliako parkea hemen kokatua: Donostia erdigunea
Uliako parkea
Uliako parkea
Uliako parkea (Donostia erdigunea)
Kokapena
Herrialdea  EH
Lurraldea  Gipuzkoa
Helbidea Ulia mendia
Gros, Ategorrieta-Ulia eta Miracruz-Bidebieta
Koordenatuak 43° 19′ 40″ N, 1° 57′ 07″ W / 43.32782222°N,1.95195833°W / 43.32782222; -1.95195833Koordenatuak: 43° 19′ 40″ N, 1° 57′ 07″ W / 43.32782222°N,1.95195833°W / 43.32782222; -1.95195833
Arkitektura

Uliako parkea Gipuzkoako Gros, Ategorrieta-Ulia eta Miracruz-Bidebieta auzoetan dagoen parke bat da. Hiriko berdegunerik handiena da, denera 318.249 metro karratuko azalerarekin Ulia mendiaren zati handi bat barne hartzen du. Ulia mendiak Donostia eta Pasaia lotzen ditu, kostaldeko labar ikusgarrien ertzean zehar.

Gros auzotik oinez igo daiteke, edo, bestela, autoz, Ategorrieta hiribidetik.

Oso handia denez, flora mota ugari du. Mendiaren gorenean, gazte aterpetxe bat, "pic nic" egiteko gune bat eta antzinako uso tirorako instalazioak daude, itsasoaren gaineko terrazadun taberna txiki baten ondoan. Besteak beste lore mota hauek aurkitu ditzakezu parkean: Bioleta, Basa bitxilorea, Garikota, Izar belar arrunta, Hirusta, Txara beltza, Ezpata-plantaina, Lilipa, Basadute (Beronika), Mukibelarra, Atxaparra, Zaingorria, Euphorbia, Eszila, Orkidea, Txikori belarra, Anbulu zuria.[1]

Joan den mendean Donostian uda pasatzen zuten aristokratak askotan joaten ziren bertara. Gailurrean oraindik errota formako teleferiko txiki baten geltokiaren aztarnak ikus daitezke. Handik gertu dagoen harkaitz bat baleak ikusteko talaiatzat erabiltzen zuten donostiar baleazaleek Erdi Arotik.

Josetxo Mayor gizona ezaguna da 1986 urtetik Ulia parkeko bideak garbitzen ibili delako, beti musu-truk.

Ulia mendia ez da ederra izateagatik soilik nabarmentzen, baita Donostiako aparteko ikuspegia izateagatik ere; izan ere, bertatik, Urgull, Santa Klara uhartea eta Igeldo mendia lerro batean ikusten dira, mendi bakarra izango balira bezala.

Itsaslabarrak, Europako naturgune babestua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992ko maiatzean Europako Kontseiluak 92/43 zuzentarau onartu zuen habitat natural, flora eta faunaren kontserbazioaren ingurukoa.

1997ko abenduan, beraien habitat, fauna eta flora ikusita, Eusko Jaurlaritzak Uliako Itsaslabarrak Batasunaren Garrantzizko Lekua (BGL) izendatzea proposatu zuen, Bruselara horren fitxa bidaliz (Kodea: ES2120014; azalera: 43 ha).

2004ko abenduan eremu honen BGL izendapen ofiziala egin zen Europako naturgune babestua bihurtuz, Natura 2000 sarean sartuta.[2][3]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Fundazioa, Cristina Enea, Uliako loreak ezagutzeko erakusketa - Cristina Enea Fundazioa, http://www.cristinaenea.eus/eu/berriak/uliako-loreak-ezagutzeko-erakusketa. Noiz kontsultatua: 2017-04-02 .
  2. Uliako mapa natura2000-n
  3. Uliako itsaslabarrak Marko Sierra-ren hitzaldia. (Uliako Auzo-Elkartea, Okendo Kultur-Etxea, 2014-12-09)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uliako parkea