Ulstergo Boluntarioak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ulstergo Boluntarioak 1914an.

Ulstergo Boluntarioak, ingelesez: Ulster Volunteers, 1912an Irlandako Ulster probintzian sortutako milizia unionista bat da. Egoitza nagusia Belfast hirian zuen. 100.000 kide izatera iritsi ziren.

Sorreraren arrazoia Britainiar Gobernuak Irlandari nolabaiteko autogobernu edo burujabetza eman zekioken Home Rule eskuduntzaren blokeoa lortzea zen, uhartean gehiengoa ziren katolikoen eta Dublin hirian egoitza izango luken legebiltzar batek gobernatuak izateaz beldur baitziren.

1913an milizia hauek Ulstergo Boluntarioen Indarra edota UVF (Ulster Volunteer Force) talde armatuan antolatu ziren.

1914an irlandar nazionalistek Home Rule eskuduntzaren ematea ziurtatu, talde armatu unionista honi aurre egin eta beren buruak defendatzearren Irlandar Boluntarioak talde armatua sortu zuten. Ulstergo Boluntarioek kontrabando bidez 25 fusil eskuratu zituzten.

1921eko Anglo-irlandar ituna, uhartearen banaketa eta Irlandako Estatu Askea eta Ipar Irlandaren sorrerarekin batera, Ulstergo Boluntarioen kideak orduan sortutako Ulstergo Polizia Berezian sartu ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]