Ultras Sur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ultras Sur
Datuak
MotaUltra
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1980
SorlekuaMadril
webgune ofiziala
Twitter: FondoSur_1980 Edit the value on Wikidata
Ultras Sur Juanito Gómez futbolaria gogoratzen.

Ultras Sur Real Madril futbol taldearen talde ultra bat da, 1980an sortua izan zena.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako kideek, eskuin muturreko ideologiadunak, skinhead estetika eraman ohi zuten, gaur egun estetika kasuala nagusi den arren.

Reial Club Deportiu Espanyolen Brigadas Blanquiazules eta Societá Sportiva Lazioren Irriducibili talde ultrekin senidetuta daude, euren etsai nagusiak Futbol Club Barcelonaren Boixos Nois eta Club Atletico de Madriden Frente Atlético talde ultrak diren bitartean.

Taldearen historian zehar Real Madrileko jokalariekin arazoak egon diren arren, prentsaren arabera, harmailetan euren babesa izatearen truke laguntza ekonomikoa emateari ezezkoa ematearen ondorioz, beste jokalari batzuk bai babestu dute talde hau. Ezagunenetako bat Juanito Gómez izan zen, Real Madrilen hamar urtez jokatu zuena eta trafiko istripu batean hil zena, Santiago Bernabeu estadioan partidu bakoitzeko 7. minutuan "Illa illa illa Juanito maravilla" kantatuz gogoratzen dutena.

Talde honetan sartzea oso zaila den arren, Ultras Sur taldea bertan sarkin bezala sartzea lortu duten pertsonek idatzi dituzten liburuen protagonista izan da. Antonio Salas ezizenpean ezkutatutako kazetari batek Diario de un skin argitaratu zuen, non taldeak estadioaren barnean eta bertatik kanpo zuen jokaera eta neonazi mugimenduarekin zuen harremana deskribatzen zituen. Antzerako esperientziak bizi izan zituen David Madrid agenteak, Insider, un policía que se coló en las gradas ultras y Tribus Urbanas argitaratu zuena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ultras Sur 1980an sortu zen, Las banderas lagun taldearen barnean, nora taldea babesterako orduan muturreko jokaera handiagoa izateagatik bereizten ziren zale gazte batzuk iritsi ziren. Handik denbora batera, kanporatuak izan ziren eta talde independente bezala hasi ziren.

José Luis Ochaíta, urteetan zehar taldearen liderra izan zena, zenbait liskarren protagonista izan zen, zenbait alditan atxilotua izan zelarik eta futbol zelaietara sartzea debekatu zitzaiolarik. Ultras Sur taldeak eragin zituen liskarren artean, ezagunenetako bat 1998ko apirilak 1ean gertatu zen, 1997-98 denboraldiko Txapeldunen Ligako finalerdietan, Real Madrilek Borussia Dortmund talde alemaniarraren aurka jokatu zuena. Ehun bat ultra Santiago Bernabeu estadioko Hego Atzealdeko metalezko hesira igo ziren partidua hasi aurretik. Hesia behera etorri zen eta horrek beste horrenbeste eragin zuen atean, hesira kable batzuen bidez lotua zegoena. Partidua, aurreikusita zegoena baino ordu eta laurden beranduago hasi zen, eta gertaera honen ondorioz Real Madrilek zigor gogor bat jaso zuen, ordutik aurrera Ultras Sur taldearekin neurri zorrotzagoak hartuko zituena. Ultras Sur taldeak, lehenik hirugarren anfiteatrora eta ondoren alboko harmailako behealdera eramana izan zena, krisi gogor bat jasan zuen, eta aurretik Hego Atzealdean zeuden 2000 bazkideetatik asko joan egin ziren.

2000 eta 2006 artean Real Madrileko presidentea izan zen Florentino Pérezen garaian, taldea Hego Atzealdeko toki mugatu batera itzuli zen, gainera, ikusle guztiek 28. atetik pasa behar zuten kontroletik pasatuz. Horretaz gain, Real Madril taldeak Ultras Sur taldearen bidaia nazional eta nazioartekoak ordaintzeari utzi zion. Ultras Sur taldea protagonista izan zen liskarrak nabarmenki jeitsi ziren.

Taldea Ramón Calderónen alde agertu zen, 2006 eta 2009 hasiera artean Real Madrileko presidentea izan zena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]