Umaid Bhawan Jauregia
Itxura
Umaid Bhawan Jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Rajastan |
Division of Rajasthan | Jodhpur division |
Indiako barruti | Jodhpur barrutia |
Hiria | Jodhpur |
Koordenatuak | 26°16′51″N 73°02′49″E / 26.2808°N 73.0469°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1943 |
Inaugurazioa | 1972 |
Jabea | Gaj Singh, Crown Prince of Marwar (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Vidyadhar Bhattacharya (en) |
Umaid Bhawan Jauregia, Indiako Rajastan estatuko Jodhpur hirian dagoen munduko egoitza handienetariko bat da. Jauregiaren alde bat Taj Hotels enpresak eramaten du. Umaid Singh gaur egungo jabearen aitona zen eta haren ohorez jarri zitzaion izen hori. Monumentua Jodhpurreko garai bateko errege familiaren egoitza nagusia da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jauregiaren eraikuntza 1929ko azaroaren 18an hasi zen; egun horretan lehen harria jartzearen ekintza egin zen. Lanak 1943an burutu ziren. Eraikuntza garrantzi handia izan zuen zeren eta, gosete handiko garai batean, hari esker jende askok, milaka lagun, lana izan zuen.
Gaur egun jauregiaren jabea Jodhpurreko maharaha den Gaj Singh da. Eraikina hiru aldetan dago antolatuta:
- Errege familiaren egoitza izan zen aldea.
- Taj Palace Hotel. 1972an ireki zen eta luxuzko hotela da.[2]
- Museoa. Bere edukien bidez Jodhpurreko errege familiaren historia XX. mendean azaltzen da. Beste galeria batean errege familiaren automobilak erakusten dira.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Barruko ikuspegia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, baita ere
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Jauregia Iloveindia webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Umaid Bhawan Jauregia |