Edukira joan

Umbundu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Umbundu
Úmbúndú
Datu orokorrak
Hiztunak6.000.000
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Niger-Kongo hizkuntzak
Atlantic–Congo (en) Itzuli
Volta–Kongo hizkuntzak
Benue–Congo (en) Itzuli
Bantoid (en) Itzuli
Southern Bantoid (en) Itzuli
Bantu hizkuntzak
Central-Western Bantu (en) Itzuli
Njila (en) Itzuli
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2umb
ISO 639-3umb
Ethnologueumb
Glottologumbu1257
IETFumb

Umbundu[1] Angolan hitz egiten duten bantu hizkuntza da, batez ere erdialdeko Lur Garaietatik zabaldua.[2] Gaur egun, lehen edo bigarren hizkuntza gisa lau milioi pertsona baino gehiagok hitz egiten dute, ovimbundu etniakoek. Namibian ere hitz egiten dute.

Beren sorterria Angolako Erdialdeko Lur Garaiak dira, eta lurralde garai horien mendebaldean dagoen kostaldeko eskualdea, Benguela eta Lobito hiriak barne. Duela gutxiko barne-migrazioak direla eta, gaur egun komunitate handiak daude Luanda hiriburuan eta bere inguruko probintzian, baita Lubangon ere.

Omanu vosi vacitiwa valipwa kwenda valisoka kovina vyosikwenda komoko. Ovo vakwete esunga kwenda, kwenda olondunge kwenje ovo vatêla okuliteywila kuvamwe kwenda vakwavo vesokolwilo lyocisola.[3]

Itzulpena: "Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute." (Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 1. artikulua)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Berria. Estilo Liburua. .
  2. José Redinha, Etnias e culturas de Angola, Luanda: Instituto de Investigação Científica de Angola, 1975
  3. (Ingelesez) Universal Declaration of Human Rights – Umbundu. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.