Ume bionikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Olivia Farnsworth (Huddersfield, 2009ko maiatzaren 9a).  Bere neba , ahizpa eta gurasoekin bizi da. 2009an berezitasun batzuk zituela  konturatzen hasi ziren, baina bere gaitza ofizialki 2012an identifikatu zen, eskolara joaten hasi zenean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi urte besterik ez zituela, ezaguna egin zen mundu guztian, minik, goserik eta logalerik  sentitzen ez duelako. Oliviari 6. pareko kromosoma bat falta zaio eta horrek, “Ume Bionikoa” izenez ezagun bihurtzea ekarri dio.

Olivia Farnsworth ospetsu  bihurtu zen, Manchester eta Leeds - en artean kokatuta dagoen herri batean, auto bat etorri , Olivia zapaldu eta 20 bat metro inguru arrastaka eraman zuenean. Berak, ez zuen negarrik egin , ez zuen minik sentitu. Zutitu eta zera galdetu zien negarrez eta beldurturik zeuden bere familiako kideei: “Zer gertatu da?”. Neskak, zauri larriak zituen oinetan , hanketan eta bularrean.

Haurtzaindegian zegoenean ere, jolasten zegoela erori eta beheko ezpaina apurtu zuen. Horren ondorioz, ebakuntza bat behar izan zuen zauria nahiko larria zelako, berak negarrik egin ez zuen arren.

Goseari dagokionez, Oliviak inoiz ez dauka goserik eta gurasoak bere gaitzaren berri jakin aurretik, oso arduratuta sentitzen ziren Oliviak ez zuelako ezer jaten eta modu horretan ez zelako haziko. Gurasoak bere atzetik ibili behar izaten ziren, alaba elikatu eta bitaminak hartzeko.

Logaleari dagokionez, ez du sentitzen, eta hori dela eta somniferoak  (lo egiteko pilulak) hartu behar zituen. Hala ere hiru gau eta egunez itzarrik mantentzeko gai zen.

Adituek diotenaren arabera, Oliviak istripuak izan zituenean, ez zuen minik sentitu 6. pareko kromosoma bat falta zaiolako. Kausa  berdinagatik, ez du logalerik eta goserik sentitzen.

6. kromosoma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

23 pare kromosoma autosomikok osatzen dute  gizakion kariotipoa. 6. kromosoma parean, bi kromosoma daude. Bertan, 100 gene inguru aurkitzen dira eta organismoaren erantzun immunearekin erlazionatuta dago. Kromosoma pare honetan, kromosoma zati bat edo kromosoma bera faltatzeak, ondorio larriak ekar diezazkioke organismoari.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]