Umetokiko fibroma, leiomioma edo umetokiko mioma muskulu-zelula lisoz osatutako tumore onbera da, ehun horrekin eratutako edozein gorputz-ataletan ager daitekeena. Kasurik gehienetan, umetokian kokatua dago, eta hauxe izaten da tumore ginekologikorik usuena. Sarritan asintomatikoak izanten dira, baina, odoljarioak edo mina sortuz gero edo tamainaz handitzen badira, onena kirurgia bidez tratatzea izaten da[1].
Fibroma uterinoak sortzeko kausak ez daude argi, baina probabilitate gehiago daude hau pairatzeko familian beste kasuren bat egon bada. Pentsatzen da hormonek partzialki determinatzen dutela gaixotasun honen garapena eta arrisku faktoreak obesitatea eta haragi gorria jatea dira.[2]
Normalean 50 urteko emakumeen %20-%80ak garatuko du umetokiko miofibroma eta jakinda dago arraza beltzeko emakumeetan arruntagoa dela gaixotasun hau.[2] 2013. urtean estimatu zen 171 milioi emakumek zutela gaixotasun hau munduan, eta hauen diagnostikoaugalkortasun aldiaren erditik amaierara egin zen. [3]
Fruta eta barazkietan aberatsa den dieta jateak miomen garapenaren arriskua asko jaisten dute. Haragi gorria jateak, aldiz, arriskua igo (hau izango da beraz arriksu faktorea).[4]
Miomen %50-k mutazio genetikoen ondorioz gertatzen dira, normalean kromosoma baten translokazioa gertatzen da. Aldaketa hauen %80-85 MED12 proteinaren muta da. Honetaz aparte, arrazak ere eragin handia izango du, zeren eta arraza beltzeko emakumeek 3-9 aldiz dute arrisku gehiago emauke zuriak baino mioma bat garatzeko.[5]
Miomen kokapenak eta hazkuntzak determinatuko dute sintomak eta arazoak garatzea.[6] Batzuetan mioma txiki bat umetokiaren barrualdean kokatuta badago sintoma asko sor ditzake, eta alderantziz, mioma oso handi bat umetokiaren kanpokaldean egotean ez ditu arazorik sortuko. Hurrengo sailkapena miomen kokapenaren araberakoa da:
Mioma subserosoa: umetokiaren azalean kokatzen da, hau da, perimetrioaren (geruza serosoaren) behekaldean. Umetokiaren kanpo alderantz hazten bada, hor dagoen ehunera atxikituko da mioma pedunkulatu sortuz (zeina mioma subseroso mota bat den).[2]
Mukosa azpiko mioma: endometrioaren azpian agertuko da, hau da, geruza mukosoaren (endometrioaren) azpian eta ondorioz umetokia deformatuko du. Mioma mota honen sintomak odol-jarioak eta ugalkortasunaren galera izan daitezke.
Mioma intramuskularra: umetokiko geruza muskularraren barrukaldean kokatzen da (miometrioan) eta ohikoena da. Normalean asintomatikoak dira, baina batzuetan asko handitzen dira barrukalderantz eta horrek umetokiaren elongazio eta distortzioa ekarriko du.Miomak haien kokapenaren arabera sailkatuta: a=subserosoa, b=intramurala, c=mukosa azpikoa, d=mukosa azpiko pedikulatua, e=zerbixekoa, f=lotailu barrukoa
Mioma bat edo batzuk egon daitezke umetokian. Normalena da mioma bat haztea miometrioan eta hau garatzen doan einean umetoki barrunbea edo kanpoaldeko ehunak kaltetuko ditu. sintometako batzuk nekrosia, odol-jarioak, kaltzifikazioa eta aldaketa zistikoak izango dira. normalean miomak menopausiaren ondoren klatzifikatzen dira.[7]
Mioma gehienek ez dute sintoma nabarmenik. Hala ere, endometrioko mioma batzuek, metrorragiak edota hipermenorreak sor ditzakete, eta horrela, anemia sor dezakete.
Zenbait kasutan, abdomena asko hazten da eta haurdunaldiaren itsura hartzen du. Mioma handiak, umetokiaren lepoan zehar baginaraino hedatu daitezke eta presio errektala ere sor dezakete.
Haurdunaldian, abortu naturala, odoljarioa, erditze goiztiarra edota fetuaren posizioaren aldaketa eragin dezakete. Mioma hauek, nahiko arruntak izan arren, ez dira infertilitateraen kausa ohikoa (infertilitatearen %3 bakarrik)[8] . Normalean, infertilitatea eragiten duten miomak umetokiaren mukosa azpiko posizioan egongo dira, enbrioiaren inplantazioa zaildu egiten baitute.
Esplorazio ginekologikoak tumore hauen presentzia detektatzea ahalbidetzen du (haien tamaina eta lokalizazioa). Aldiz, paziente obesoetan esplorazio hauek nahasiak izan daitezke (faltsu negatiboak).
Teknika diagnostikorik egokiena (eskuratzen dugun informazioa/prezioa erlazionatuz) bide baginal baita abdominaletik egin daitekeen ekografia da. Ekografo modernoek, 5mm-rainoko miomak hautematea ahalbidetzen dute. Horrez gain, erantsita dituzten Doppler sistemen bidez, haien baskularizazioa azter dezakegu. Azkenik, irudi bidezko beste teknika diagnostikoak ordenagailu bidezko tomografia axiala (TAC) eta erresonantzia nuklear magnetikoa (RNM) dira.[9]
Lupron, Synarel… bezalako sendagaiek fibromak tratatzen dituzte estrogeno eta progesterona ekoizpena blokeatuz, eta horrela egoera posmenopausiko tenporala eraginez. Honen ondorioz, hilerokoa eteten da, fibromak txikitzen dira eta gehienetan baita ere anemia egoerak hobera egiten du. Ordea, sendagai hauek ezin dira 3-6 hilabete baino luzaroagoan hartu, erabilera luzatuak hezur galera bat ekarri dezakelako. Gainera, sendagaia uzterako momentuan sintomak itzultzen dira. Hori dela eta, gehienetan botika hauek kirurgiaren aurretik fibromak txikitzearen asmoz erabiltzen dira soilik.
Utero barneko gailu progestageno askatzaileak (DIU), fibromiotomek eragindako odoljario handia txikitzen lagundu dezake. Sintoma hau arintzea da soilik haren helburua, ez baititu fibromak txikituko ezta desagerraraziko.
Esaterako, antisorgailu oralek (pilulek) odoljarioaren sintomekin lagundu dezakete baita ere. Beste alde batetik, antiinflamatorio ez esteroideek (AINE), ez-hormonalak direnak, eraginkorrak izan daitezke fibromekin erlazionaturiko mina arintzeko. Gomendagarria izan daiteke baita ere, odoljarioaren ondoriozko anemia pairatu ezkero, bitaminak eta burdina modu artifizialean hartzea. Hala ere, metodo guzti hauek ez dute fibromiotomaren txikitze edo desagerpena suposatuko, sintomak arinduko dituzte soilik.
Ultrasoinu bidez desegiten da ehun kaltegarria. Tratamendu honek umetokia zaintzen du, ez du mozketa beharrik azaltzen eta modu anbulatorio batean eman daiteke.
Embolizazio osteko portografia
Pazientea erresonantzia magnetikoaren ekipoaren barnean dagoelarik egiten da, energia handidun transduktoreekografiko baten bidez. Irudiek medikuari fibromen kokapen zehatza ematen diote. Fibroma aurkitzerakoan, transduktoreak fibroman soinu uhinak (sonikazioak) lokalizatzen ditu, haren ehuna berotu eta birrintzeko.
Partikula txikiak (agente enbolikoak) ziztatzen dira umetokia odolez hornitzen duten arterietan honek haien murriztea eta heriotza dakarrelarik. Teknika hau eraginkorra izan daiteke fibromak murrizteko eta haien sintomak arintzeko. Ordea, konplikazioak eman daitezke obulutegien edo beste organo batzuen odoleztapena arriskuan jarri ezkero.
Zirujauak fibromiotomak erauzten ditu, umetokia bere lekuan mantenduz. Fibroma kopurua oso handia ez bada, laparoskopia edo robot bidez egin daiteke, abdomenean zehar instrumentu meheagoak erabiliz. Gainera, miomektomia robotikoak umetokiaren bista tridimentsional haditua ematen dio zirujauari, modu horretan zehaztasuna, flexibilitatea eta trebezia sustatuz.
Prozedura hau aukera bat izan daiteke fibromak umetokiaren barnean aurkitzekotan (mukosa azpikoak badira). Zirujaua horra heldu eta fibromak erauzten ditu baginan zehar, lepo uterinoan gora eta uteroraino sartutako instrumentuen bidez.
Fibroma anitzak, oso handiak edo oso sakonak edukitzekotan, medikuak ohiko metodo kirurgiko bat erabili dezake, abdomena zabalduz hauek erauzteko. Ordea, orbainen eraketak etorkizunean ugalkortasun arazoak ekar ditzazke.
Kirurgia hau umetokiaren erauzketa totalean datza. Umontziko fibromen aurkako behin betiko eraginkortasuna duen konponbide bakarra da oraindik ere. Ordea, honek antzutasuna dakar.
Gainera baita ere obulutegien erauzketa egitea erabakitzen bada, kirurgiak menopausia eragingo du, eta ordezkapen hormonalaren terapia hastearen zalantza sortuko da. Hori dela eta, metodo hau erabiltzen duten emakumeen gehiengoak obulutegiak kontserbatzearen alde aurkezten dira. Gainera, arestiko ikerketek diotenez, metodo honek epe luzean gaixotasun kardiakoak edo kardiobaskularrak eta eritasun metaboliko espezifikoak pairatzeko arriskua handitzen du, bereziki emakumeak 35 urteak ez baldin baditu bete.
Hortaz, etorkizunean seme alabak nahi izatekotan histerektomia eta ablazio endometriala dira bereziki saihestu behar diren tratamendu aukerak. Hala ere, aukeratu baino lehen ugalkortasun ebaluaketa bat egitea komeni da, zentzudun hautatzeko, hauek baitira aldi berean tratamendu eraginkorrenak.
Normalean, beraz, miomektomia aukeratzen da.
Bukatzeko, aipatu beharra dago prozedura guztietan (histerektomian izan ezik), medikuak ez ikusitako tumore edo hazi txikiak kirurgia ostean hazi eta epe luzean berriz ere sintomen agerpena eragin dezaketela. Honi errekurrentzia tasa deritzo.
1. Fibromas uterinos - Diagnóstico y tratamiento - Mayo Clinic [Internet]. Mayoclinic.org. 2019 [cited 23 November 2019]. Available from: https://www.mayoclinic.org/es-es/diseases-conditions/uterine-fibroids/diagnosis-treatment/drc-20354294
2. Fibromas uterinos: diagnóstico y tratamiento - Artículos - IntraMed [Internet]. Intramed.net. 2019 [cited 23 November 2019]. Available from: https://www.intramed.net/contenidover.asp?contenidoid=87982