Umiliazioaren mendea

Wikipedia, Entziklopedia askea
1899ko karikaturan, Osaba Samek (Estatu Batuetako irudikapen alegorikoak) "Txinarekin egindako Itun Komertziala" eskuetan duela, Txinako mapa handi baten gainean dago eta bien bitartean Alemaniak, Italiak, Ingalaterrak, Errusiak eta Frantziak Txinako mapa handia mozten ari dira, Austria guraizea zorrozten ari da hondoan; Osaba Samek dio: “Jaunok, nahi adina ebaki dezakete mapa hau. Baina gogoan izan hemendik ez naizela mugituko eta ezin nautela zatitu”.

Umiliazioaren Mendea, "nazio umiliazioaren ehun urteak" ere deitua, 1839 eta 1949 artean Qing dinastiak eta Txinako Errepublikak Mendebaldeko potentzien eta Japoniaren aldetik jasandako esku-hartze eta azpiratze aldiari esaten zaio.[1]

Txinako enperadorearentzat gerra hasiera ia oharkabean gertatzen da. 1920ko hamarkadaren hasieratik goiti, berriz, Txinarentzako data garrantzitsuenetariko bat bilakatzen da: atzerriko eraso inperialistaren hasiera, errepublikak amaituko zuena.

Kontestu historiko eta geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izendapen hau 1915ean agertu zen, Txinako nazionalismoaren gorakada giroan, Japoniako Gobernuak formulatutako Hogeita Bat Eskakizunen aurka eta Yuan Shikairen onarpenarekin; gerora Kuomintang-ek (Txinako Alderdi Nazionalista) eta Txinako Alderdi Komunistak zabalpena eman zioten.

1949an Txinako Herri Errepublika ezartzearekin batera amaituko zelakoan, Txinako hainbat intelektual eta politikarik diote, ordea, umiliazio garai hau Taiwanen berreskurapenarekin soilik amaituko dela.

«En Chine — Le gâteau des Rois et... des Empereurs» [Txinan: errege-erroskoa eta… enperadoreena]. Henry Meyer-ren karikatura politikoa, Le Petit Jounal-en[2] argitaratua (1898), non «gâteau des Rois» ('Errege-erroskoa') esaera Europako monarkek Txinan zeuzkaten inperialismo anbizioarekin konparatzen ditu. Postrea mozten ari dira (ezkerretik eskubira): Victoria erregina, Gilen II.a kaiserra, Nikolas II.a tsarra, Marianne (Frantziako Errepublikako irudi alegorikoa) eta samurai bat. Guillermo Victoriarekin dago eztabaidan, Alemaniako kanpo-politika erasokorra eta britainiako hegemonia kolonialaren arteko tentsioen metafora bat da. Marianne gatazkatik aldentzen da baina Nikolasen aldean dago, frantziar-errusiar aliantzari erreferentzia eginez. Tsarra pastelaren puska bati begira dago, Mantxuria eta Korean zuen interesengatik eta honek Meiji Aroko Japoniarekin, samuraiarekin, zenbait gatazka ekarriko dizkio. Azken hau, Txinaren ahultasunaz baliatuko da bere Japoniar Inperioa sendotzeko. Atzealdean, Txinako ofizial bat—estereotipatuta, samuraia bezala—gelditzen saiatzen da, baina arrakastarik gabe, Qing dinastiaren gainbeheraren erreferentzi bezala, Asiako «gaixoa» (病夫).

1920ko eta 1930eko hamarkadetako txinatar nazionalistek umiliazioaren mendearen hasiera XIX. mendearen erdialdera kokatzen dute.

Gertaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umiliazioaren Mendearen hasiera XIX. mendearen erdialdean hasi zen, Lehen Opioaren Gerraren[3] bezperan, opioarekiko mendekotasun orokortuaren eta Qing Dinastiaren[4] ondorengo gainbehera politikoaren erdian.

Umilaziaoren Mendearen zati gisa aipatu behar diren gertaera nagusiak ondorengoak dira: Lehen Opioaren Gerran (1839-1842) Erresuma Batuaren aurrean izandako porrota, itun desorekatuak, Taiping matxinada (1850-1864), Opioaren Bigarren Gerrako porrota (1856-1860), Udarako Jauregi Zaharraren arpilatzea indar britainiarren eta frantsesen eskutik, Txina-Frantzia Gerra (1884-1885), porrota Lehen Txina-Japonia Gerra (1894-1895), Boxerren Matxinada eta ondorengo errepresioa Nazioarteko Koalizio Militar[5] baten ondorioz (1899-1901), Japoniako Hogeita bat Eskakizunak (1915), Mantxuriako Inbasio Japoniarra (1931-1932) eta Bigarren Txina-Japonia Gerra (1937-1945).

Aldi honetan, Txinak barne-zatiketa handia jasan zuen, parte hartu zuen ia gerra guztiak galdu zituen eta sarritan, hurrengo itunetan[6] potentzia handiei kontzesio handiak eman behar izan zizkien. Kasu askotan, Txina behartuta egon zen kontsezio handiak ordaintzera, merkataritzarako portuak irekitzera, lurraldeak lagatzera edota oparitzera (hala nola Kanpoko Mantxuria eta Txinako ipar-mendebaldeko zati batzuk Errusiako Inperioari, Jiaozhouko badia Alemaniari, Hong Kong Britainia Handiari, Zhanjiang Frantziari eta Taiwan eta Kwantung Japoniari) eta porrot militarrak eta gero, beste kontzesio batzuk ematera kanpoko «eragin-eremuei».

Mende hau benetan noiz amaitu zen edo amaitu ote den galdera edo interpretazio irekia da. Mao Zedong-ek zein Chiang Kai-shek Bigarren Mundu Gerra eta gero kokatzen dute ehun urteko umiliazioaren amaiera. Maok 1949an kokatzen du Txinako Herri Errepublika deklaratzeakin batera. Chiangek 1945ean bukatu zela zioen. Erresuma Batuak eta Estatu Batuek lurraldez kanpoko jurisdikzioa utzi zuten 1943an. Chiang Kai-shek-ek Frantzia behartu zuen Bigarren Mundu Gerraren ondoren bere kontzesio guztiak Txinari ematera.

Mende honen amaiera behin-betikoa Hong Kong 1997an itzultzean, Macao 1999an itzultzean eta Beijingeko 2008ko Olinpiar Jokoak antolatzean gertatu zen[7].

Parte hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umiliazio mendean zehar Txina hainbat herrialderekin harremando zen, ala nola Japonia, Errusia eta mendebaldeko potentziekin (Erresuma batua, Frantzia, Alemania…), zeinei, besteak beste, lurraldeak utzi edo eman behar zizkien. Adibidez:

  • Errusiari utzitako luraldeen artean Kanpoko Mantxuria eta Txinako ipar-ekialdeko zenbait gune zeuden.
  • Japoniari utzitako lurraldeak, Taiwan eta Kwantung izan ziren, baina horretaz gain, Japoniak egindako Hogeita bat Eskakizunen onarpena ere garrantzitsua izan zen.
  • Eta mendebaldeko potentziei utzitako lurraldeetako bat aipatzeko, Hong Kong dugu, Erresuma Batuari utzitakoa.
  • Aipatzekoa da ere Txinaren partetik garrantzia izan zuen Yuan Shikai, militar eta politikari txinatarra izandakoa eta 1912tik 1916ra presidente izandakoa.

Garrantzizko pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umiliazioaren mendean, nabarmentzekoa dira bi izen, zehatz-mehatz Bigarren Mundu Gerraren ostean, umiliazioaren mendearen amaiera aldarrikatu zutenak, Chiang Kai-shek Taiwaneko diktadorea bat izan zena eta Mao Zedong Txinako politikari, filosofo eta estratega militarra izan zen. Txinako Alderdi Komunistaren sortzaile eta buruzagi nagusia izan zen, baita Txinako Herri Errepublikaren sortzaile eta presidentea ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kaufman, Alison Adcock. (2010-04). «The “Century of Humiliation,” Then and Now: Chinese Perceptions of the International Order» Pacific Focus 25 (1): 1–33.  doi:10.1111/j.1976-5118.2010.01039.x. ISSN 1225-4657. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  2. Schuhl, Alain. (2009-10-05). «Le monde du tout petit, petit, petit, petit...» La Revue pour l’histoire du CNRS (24)  doi:10.4000/histoire-cnrs.9109. ISSN 1298-9800. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  3. Cohen, Paul A.. (2003). China unbound : evolving perspectives on the Chinese past. RoutledgeCurzon ISBN 0-203-40329-0. PMC 54751821. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  4. Chang, Maria Hsia. (2001). Return of the dragon : China's wounded nationalism. Westview Press ISBN 0-8133-3856-5. PMC 45304652. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  5. Gries, Peter Hays. (2004). China's new nationalism : pride, politics, and diplomacy. University of California Press ISBN 978-0-520-93194-7. PMC 55742707. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  6. Ma, Lan; Zhang, Haotong; Meng, Shijun; Liu, Jiayue. (2022-02-28). «Volcanic Ash Region Path Planning Based on Improved A-Star Algorithm» Journal of Advanced Transportation 2022: 1–20.  doi:10.1155/2022/9938975. ISSN 2042-3195. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  7. «An International System Fed by Humiliation» Humiliation in International Relations : A Pathology of Contemporary International Systems (Hart Publishing) (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]