Unai Elorriaga
| Unai Elorriaga | |
|---|---|
(2024) | |
Ahotsa | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bilbo, 1973ko otsailaren 14a (52 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, itzultzailea, katedraduna eta haur literaturaren idazlea |
| Lan nabarmenak | |
| Jasotako sariak | |
Unai Elorriaga López de Letona (Bilbo,[1] Bizkaia, 1973ko otsailaren 14a[2]) euskal idazlea, irakaslea eta itzultzailea da. Zazpi eleberri kaleratu ditu gaur arte. SPrako tranbia lehen eleberriarekin, 2001ean plazaratutakoa, Espainiako Narratiba Sari Nazionala eskuratu zuen. 2025ean, Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Francesco Pasqualeren bosgarren arima eleberriarekin.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letrak lizentziatura eskuratu zuen, Euskal Filologiaren espezialitatean. Geroztik, hizkuntza eta literatura irakasle, hizkuntza zuzentzailea, itzultzaile eta ikertzailea izan da. Edebé argitaletxean eta Labayru ikastegian lan egin du. 2003tik 2016ra arte nagusiki literatura idazten aritu zen.[1]
Literatur ideia batzuk testu-liburua izan zuen argitaratutako lehen idazlana, Labayruren eskutik 2001ean. Gerora SPrako tranbia etorri zen (Elkar, 2001). Horrek izan zuen arrakasta eta gero idazketa lanbide profesionaltzat lantzea erabaki zuen, 2016an irakasle plaza lortu zuen arte.[3] SPrako tranbiak 2002ko Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi eta gaztelerara itzuli zuen. Harrezkero Alfaguarak argitaratzen dizkio gaztelerara itzulitako lau liburu. Ondoren Galaxia Gutenbergek hartu zuen argitalpenen lekukoa. Sari Nazionala lortu duen bigarren euskal idazlea da; Bernardo Atxaga 1989an Obabakoak lanarekin izan zen lehenengoa.
Bi urte geroago, 2003an, Van't Hoffen ilea argitaratu zuen Elkar Argitaletxeak, Beasaingo Udalak eskaintzen duten Igartza beka irabazita.[4] 2005ean iritsi zenVredaman.[4] Amaia Gabantxok egin zuen ingelesezko itzulpena ("Plants Don't Drink Coffee") eta 2009an plazaratu zuen Archipelago Books argitaletxeak New Yorken.[5] Kontakizun horietako bat haur eta gazteei egokitu zien Unaik Matxinsaltoen belarriak haur liburua argitaratuz 2006ean.[6]
Lau urteren lanaren emaitza izan zen Londres kartoizkoa da, diktaduren nondik norakoak jorratzen dituen lana, 2009an argitara emana.[7]
2015ean beste sari garrantzitsu bat jaso zuen, Kritika Sari Nazionala Iazko hezurrak eleberriagatik eta Espainiako Narratiba Sari Nazionalean eta Euskadi Literatura Sarian ere finalista izan da. 2016an 107 kiwi haurrentzako liburua izan zen Euskadi Literatura Sariaren finalisten artean.[8]
2019an Iturria argitaratu zuen eta berriro eskuratu zuen Kritika Sari Nazionala.
2024an argitaratu du bere azken eleberria euskaraz: Francesco Pasqualeren bosgarren arima, 2025eko Euskadi Literatura Saria irabazi duena. Gaztelaniazko bertsioa azarorako iragarri du Galaxia Gutenbergek.
2025ean haurrentzako liburu bat argitaratu du, Alex Orbe marrazkilariarekin batera: Andrakas jaunaren bizarrak.[9]
2025eko udazkenean publikatuko da, aldi berean, bere lehen saiakera: Odola kantari.
Unai Elorriagaren lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira, hala nola, italiera, ingelera, galiziera, alemaniera, errusiera, serbiera eta abar. Gaztelerara autoreak berak itzultzen ditu.
Egunkari desberdinetan parte hartu izan du[10][11] eta munduko zenbait unibertsitateetan ere hizlari lanak egin izan ditu.[12][13]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Londres kartoizkoa da | |
|---|---|
| Datuak | |
| Argitaratze-data | 2009 |
| ISBN | 978-84-9783-731-6 |
- SPrako tranbia. Elkar, 2001.
- Van't Hoffen ilea. Elkar, 2003. Igartza Sariaren irabazlea.
- Vredaman. Elkar, 2005.
- Londres kartoizkoa da. Elkar, 2009.
- Iazko hezurrak. Susa, 2014.
- Iturria. Susa, 2019.
- Francesco Pasqualeren bosgarren arima, Susa, 2024.
Haurrentzako literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Matxinsaltoen belarriak | |
|---|---|
| Audioa | |
| Unai Elorriaga, Matxinsaltoen belarriak liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
| Datuak | |
| Argitaratze-data | 2006 |
| Ilustratzailea | Eider Eibar |
| Bilduma | Xaguxar |
| Orrialdeak | 122 |
| ISBN | 84-9783-399-6 |
| Zizili | |
|---|---|
| Audioa | |
| Unai Elorriaga, Zizili liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
| Datuak | |
| Argitaratze-data | 2012 |
| Ilustratzailea | Mai Egurza |
| Bilduma | Xaguxar |
| Orrialdeak | 99 |
| ISBN | 978-84-15337-84-3 |
- Matxinsaltoen belarriak. Elkar, 2006
- Zizili. Elkar, 2012
- 107 kiwi. Elkar, 2015
- Erraldoiek ez dute lagunik jaten. Begiko, 2018
- Andrakas jaunaren bizarrak, 2025.
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Doministiku egin dute arrainek. Letranomada, 2008
Testu-liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Odola kantari, Pamiela, 2025
Komiki gidoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jarraitu inurriari (Harriet, 2021) [14]
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nogueira doktorearen laborategia. Agustin Fernández Pazen liburuaren itzulpena. Elkar, 2000.
- Etorkizunik ez. Marilar Aleixandreren lanaren itzulpena. Elkar, 2001.
- Artzapezpikuaren bisita. Ádám Bodoren liburuaren itzulpena. Elkar, 2011.
Bere lanen egokitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- SPrako Tranbia 2008an zinemaratu zuten, Un poco de chocolate izenburuko filmarekin.[15]
- Juanra Madariagaren liburua den E(SP)edizioa. Mendi ororen pisua (Txalaparta, 2015) oso lotuta dago Elorriagaren eleberri ezagunarekin.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998: Deia egunkariak antolatutako Ortzadar Saria.
- 1999: Idatz&Mintz saria.
- 2002: Espainiako Narratiba Sari Nazionala (SPrako tranbia)
- 2003: Igartza beka (Van’t Hoffen ilea)
- 2008: Joseba Jaka Literatur beka (Londres kartoizkoa da)
- 2010: NEA International Literary Award (AEB) (Vredaman, "Plants Don't Drink Coffee")
- 2015: Espainiako Kritika Saria (Iazko hezurrak)
- 2020: Rosalía de Castro Saria, Centro PEN Galicia.[16]
- 2025: Euskadi Literatura Saria (Francesco Pasqualeren bosgarren arima)[17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Elorriaga, Unai - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2020-04-20).
- ↑ «literaturaren zubitegia - Unai Elorriaga» zubitegia.armiarma.eus (kontsulta data: 2020-04-20).
- ↑ Irizar, Itziar Ugarte. ««Piroteknia ez da literatura ona»» Berria (kontsulta data: 2020-04-20).
- ↑ a b «ELORRIAGA, Unai. Portal Literatura Vasca» www.basqueliterature.com (kontsulta data: 2020-04-20).
- ↑ (Ingelesez) Elorriaga, Unai. «Plants Don't Drink Coffee» Archipelago Books (kontsulta data: 2023-01-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Unai Elorriaga y Pako Aristi reflexionan sobre la infancia en sus nuevos relatos» El Diario Vasco 2006-10-04 (kontsulta data: 2020-04-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Elorza, Ania. (2009-10-10). «Unai Elorriaga presenta su novela 'Londres paperezkoa da'» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2020-04-20).
- ↑ Unai Elorriaga Egilearen web-orria
- ↑ (Gaztelaniaz) «andrakas jaunaren bizarrak. Unai Elorriaga / Alex Orbe (il. ). Elkar.eus» www.elkar.eus (kontsulta data: 2025-10-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Artículos escritos por Unai Elorriaga» EL PAÍS (kontsulta data: 2020-04-20).
- ↑ Parkea, Berria eus-Euskal Editorea SM Martin Ugalde Kultur. «Bilatzailea» Berria (kontsulta data: 2020-04-20).
- ↑ «Entrevista a Unai Elorriaga» www.lehman.cuny.edu (kontsulta data: 2020-04-20).
- ↑ «Conférence ::Trayectoria de lecturas ::Instituto Cervantes de Lyon» lyon.cervantes.es (kontsulta data: 2020-04-20).
- ↑ «Jarraitu inurriari - Elorriaga Lopez de Letona, Unai; Orbe Ferreiro, Alex» www.durangokoazoka.eus (kontsulta data: 2022-02-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Un poco de chocolate (2008). (kontsulta data: 2020-04-20).
- ↑ (Galizieraz) culturagalega.org. (). «O Centro Pen Galicia galardoa neles traxectorias literarias senlleiras nas outras linguas peninsulares» culturagalega.org (kontsulta data: 2020-12-29).
- ↑ «Unai Elorriaga, Karmele Mitxelena eta Maite Rosende jasoko dute Euskadi Literatura Saria 2025» www.euskadi.eus 2025-10-06 (kontsulta data: 2025-10-07).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Unai Elorriaga», Literaturaren Zubitegia.
- Sustrai COLINA: «Unai Elorriaga: "Kontatzen dudana formari egokitzeko gai naizela erakutsi nahi dut"», Argia, 2144. zenbakia, 2008-07-06.