Unamunoren erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unamunoren erretratua
Jatorria
Sortzailea(k)Joaquín Sorolla
Sorrera-urtea1910
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak143 (altuera) × 105 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaBilboko Arte Ederren Museoa
BildumaBilboko Arte Ederren Museoa
Inbentarioa82.14

Unamunoren erretratua Joaquín Sorolla Bastida margolari valentziarrak 1912ean egindako erretratua da; izan ere, lana bukatu gabe dago. Gaur egun Bilboko Arte Ederren Museoan gordeta dago. Mugimendu postinpresionistaren margolana da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1890. hamarkadan Sorolla erretratuak egiteari ekin zion. Haren erretratuen protagonistak batez ere une hartako pertsonai ezagunak ziren: Benito Pérez Galdós, Ramiro de Maeztu, Vicente Blasco Ibáñez, Alfontso XII.a Espainiakoa, Pio Baroja, Miguel Unamuno... Unamunorena New Yorken ireki behar zen espainiar ospetsuen galeria batean jartzeko zen; proiektua azkenik ez zen burutu eta lana bukatu gabe gelditu zen.

Margolan hau 1912an egin zuen eta, Sorollaren lanetan ohikoa denez, marrazkia ez da desagertzen, argia oso berezia da eta margolanaren protagonistaren kontornoa markatzen du. Lanak, bestetik, idazlearen psikologia azpimarratzen du, haren harrokeria.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]