Underdog

Underdog ("beheko txakur"), herrialde ingeles hiztunetan erabiltzen den izendapena da, bereziki kirol, apustu eta politikan, galtzailea izateko aukera guztiak dituen norbait edo zerbait izendatzeko erabiltzen dena. Alderantzizkoa, hots, irabazteko aukera guztiak dituen norbait edo zerbait izendatzeko top dog izendapena erabiltzen da.
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merriam-Webster webgunearen arabera 1859an izendapena lehendabizikoz erabilia izan zen. Jatorria txakur borroketan luke. Top dog delakoa (literalki "gaineko txakur") borroka irabazten zuena zen, underdog ("beheko txakur") txakur galtzailearen gainean gelditzen zen txakur irabazlea.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berez, euskarazko izendapen parekidea "zaldi galtzailea" edo "esperotako galtzailea" lirateke, galtzailea izatea espero den eta irabazteko faboritoa ez dena.
Underdog batek faboritoari irabaztean emaitzari upset deritzaio (ustekabeko garaipena).