Unforgiven

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Unforgiven
Datuak
Jatorrizko izenburua Unforgiven
Izenburua euskaraz Barkamenik Gabe
Urtea 1992
Estreinaldia 1992ko uztailaren 7
Generoa Western
Herrialdea  AEB
Iraupena 131 min.
Aurrekontua 14,4 milioi dolar
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
Clint Eastwood
Ekoizleak
Clint Eastwood
Gidoilariak
David Peoples
Aktoreak
Clint Eastwood
Gene Hackman
Morgan Freeman
Richard Harris
Musikagileak
Lennie Niehaus
Argazkilariak
Jack N. Green
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Sariak
Film onenaren Oscar Saria
Zuzendari onenaren Oscar Saria
(Clint Eastwood)
Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
(Gene Hackman)
Muntatze onenaren Oscar Saria
(Joel Cox)
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Unforgiven (euskaraz Barkamenik Gabe) 1992 urtean Clint Eastwoodek zuzendutako western film bat da. Clint Eastwood, Gene Hackman, Morgan Freeman eta Richard Harris aktoreek antzeztu zuten.

Film honek luzaroan lozorroan edo zokoratua egon zen Western generoa biziberritu zuen, Eatwood berak filma bere ibilbideko film asko zuzendu zituzten Don Siegel eta Sergio Leone zuzendariei eskeini zien.

Lau Oscar Sari irabazi zituen: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (Clint Eastwood), Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Gene Hackman) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Joel Cox). Gainera, Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Clint Eastwood) izendapena ere jazo zuen, nahiz eta azkenean saria Al Pacino aktoreak Scent of a Woman ("Emakumearen Esentzia") filmeko antzezpenarengatik irabazi.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1880, Kansas, William Munny (Clint Eastwood) adinean sartutako pistolari erretiratua, alarguna eta ume batzuen aitak, bere semeak aurrera ateratzeko estuasun ekonomikoak pasatzen ari da. Bere irtenbide bakarra azken lantxo bat burutzea izango da. Gaztaroko Ned Logan (Morgan Freeman) adiskidea eta eskarmenturik gabeko Schofield Kid (Jaimz Woolvett) gazte ahoberoarekin batera, Wyoming estautra joan Little Bill Daggett (Gene Hackman) sheriffaren Big Whiskey herrian emagaldu bati aurpegia ebaki dioten bi gizon hil beharko dituzte.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]