Unión Deportiva Almería
Sorrera | 1989 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia |
Estadio de los Juegos Mediterráneos edukiera: 15.000 lagun inaugurazioa: 2005 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | 2. maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2019-20 | 4.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|


Unión Deportiva Almería futbol talde andaluziarra da, lehen mailan jokatzen duena. Talde gaztea da, 1989an sortu baitzen.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Almeríako futbolaren hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XX mendearen hasieran jadanik jokatzen zen futbolean Almerían. 1909koa da Almería Foot-Ball Club taldea. Dena dela jarraipenik ez dute izan taldeek eta hainbat aldiz sortu eta desagertu dira. Batzuen izenak aipatzearren: Athletic Club Almería, Recreativo de Almería, Atlético Almería, Club Deportivo Almería...
Agrupación Deportiva[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1971ko ekainaren 14ean Agrupación Deportiva Almería eratu zen hiriko hiru futbol talde apal elkartzerakoan; Plus Ultra CF, UD Pavía eta CD Arenas. Andaluziako Preferente mailan hasi zen jokatzen. Igoeraz igoera, 1979ko ekainean lehen mailaraino iritsi zen. Bi urte egin zituen lehen mailan eta 1981ean jeitsi zenean berriz goren mailara itzultzeko taldea osatu zuen baina diru arazoen erruz hasiera kaotikoa izan zuen eta harrobiko jokalariekin aurre egin behar izan zion erronkari. Hori gutxi balitz 223 milioitako zorrak azaldu ziren eta bigarren B mailara jeitsiarazi zuten. 1982-83an jokalariei ordaintzen ez zitzaiela ikusita hirugarren mailaraino bidali zuten taldea. Taldea desagertu egin zen.
Polideportivo Almería[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1983an talde berria osatu zen, Club Polideportivo Almería izena zuena. Hau ere behe mailatan jokatzen hasi zen eta 1986an Bigarren B mailara igo zen. 1989an 3. mailara itzuli zen diru arazo larriekin. Ordutik bi maila hauen artean aritu da eta XXI mendean probintzia mailako txapelketetatik ez da haratago joan.
Unión Deportiva Almería[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1989ko Polideportivo Almeríaren deskalabroa ikusita talde berria osatzea erabaki zen. Andaluziako preferente mailan hasi zen eta 1992an 3. mailara, 1993an 2.B mailara eta 1995ean Bigarren mailara igo zen. Hainbat planifikazio txarren ondorioz 1999an berriz ere hirugarren mailaraino jeitsi zen.
Berriz ere goranzko bideari ekin zion eta 2002an Bigarren mailara itzuli zen. Bost urte bertan egin ondoren Unai Emery entrenatzaile euskaldunaren eskutik 2007an Lehen mailara igotzea lortu zuen.
Lehen mailan egin zuen lehenengo urtean itxura bikaina eman zuen. 2008-09an Europan aritzeko aukera izan zuen, UEFA Intertoto Kopan, baina uko egin zion. Ordurako Unai Emery Valencia CF-ra alde egina zen eta hurrengo urteetan emaitzek lagundu ez zutenez entrenatzaile aldaketa ugari izan zituen taldeak, harik eta 2011ean maila galdu zuen arte. Aipatzekoa da azken denboraldi honetako Errege Kopako final aurrekoetara iritsi zela.
Bi urte bigarren mailan egin ondoren 2013an berriz ere maila gorenera iritsi zen Ligan 3. gelditu eta igoera play-offa irabaztean. 2013-14 urtean 17. postua lortu eta lehen mailan ozta ozta mantendu zen, 2014-15 denboraldian ordea maila galdu zuen. 2015-16an eta 2016-17an larri ibili da bigarren mailan eta urte bietan azken jardunaldirarte ez du mantentzea lortu.
2019ko abuztuaren 2an Turki Al-Sheikh jeke arabiarrak erosi du.
Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1147 urtean Genovako Errepublikako armada Gata lurmuturrean lurreratu zen eta ordutik Playa de los genoveses izena du. Genovatarren bandera zuria eta gurutze gorriduna zen eta kolore hauek hartu zituen Almeriak bere armarrian.
Horrela beraz, Agrupación Deportiva Almería eta Club Polideportivo Almería taldeek kamiseta zuri-gorria erabili zuten, gaur egungo Unión Deportiva Almería-k bezala, baina lehenengo biek praka urdinak zituzten eta oraingo taldeak gorriak erabiltzen ditu.
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2020-21 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 6
- Denboraldiak 2. mailan: 15
- Denboraldiak 2. B mailan: 6
- Denboraldiak 3. mailan: 2
- Ligako posturik onena: 7.a Lehen mailan (2007-08)
Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Maila | Postua | Errege Kopa |
---|---|---|---|
2004-05 | Bigarren maila | 16.a | 2. itzulia |
2005-06 | Bigarren maila | 6.a | 1. itzulia |
2006-07 | Bigarren maila | 2.a | 3. itzulia |
2007-08 | Lehen maila | 8.a | 1/32 |
2008-09 | Lehen maila | 11.a | 1/16 |
2009-10 | Lehen maila | 13.a | 1/32 |
2010-11 | Lehen maila | 20.a | Finalerdiak |
2011-12 | Bigarren maila | 7.a | 1/32 |
2012-13 | Bigarren maila | 3.a | 1/32 |
2013-14 | Lehen maila | 17.a | 1/16 |
2014-15 | Lehen maila | 19.a | 1/16 |
2015-16 | Bigarren maila | 18.a | 1/32 |
2016-17 | Bigarren maila | 15.a | 2. itzulia |
2017-18 | Bigarren maila | 18.a | 2. itzulia |
2018-19 | Bigarren maila | 10.a | 1/16 |
2019-20 | Bigarren maila | 4.a | 1. itzulia |
2020-21 | Bigarren maila | 1/4 |
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Posturik onena: 8.a 2007-08 denbioraldian.
Bigarren maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapelduna (1): 1978-79.
Errege Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Finalerdiak: 2010-11
Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
2020-21 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak | ![]() |
---|---|
Albacete | Alcorcón | Almería | Cartagena | Castellón | Espanyol | Fuenlabrada | Girona | Las Palmas | Leganés | Logroñés Lugo | Málaga | Mallorca | Mirandés | Ponferradina | Rayo Vallecano | Oviedo | Sabadell | Sporting Gijón | Tenerife | Zaragoza |