Unión Deportiva Ibiza-Eivissa
Ezizena(k) | L'Eivissa | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 2015 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Can Misses edukiera: 4.500 lagun inaugurazioa: 1991 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bigarren maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 15.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.ibizaud.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Unión Deportiva Ibiza-Eivissa (gaztelaniaz eta ofizialki; katalanez Unió Esportiva Eivissa) 2015 urtean sortutako futbol taldea da, Eivissa hirikoa.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1956 eta 1997 artean Sociedad Deportiva Ibiza izeneko taldea izan zen eta bigarren B mailan 8 denboraldi egin zituen, 1978-1984 artean eta ondoren bi urte solteetan. Hau desagertu zenean hainbat taldek hartu zuten haren tokia eta Societat Esportiva Eivissa-Ibiza bi urtez izan zen bigarren B mailan, 2007-09. 2010 urtean desagertu zen eta hiria futbol talde gabe gelditu zen.
Bost urteko hutsunearen ondoren Amadeo Salvo buru zuen enpresario talde batek Unión Deportiva Ibiza sortu zuen eta Erregional Preferentean hasi zen jokatzen. 2017an hirugarren mailara igo zen eta 2018an Lorca FC-k bigarren B mailako plazari uko egin ostean haren tokia hartu zuen. 2019-20 denboraldian ibilbide bikaina egin zuen Errege Kopan. Final hamaseiretaraino iritsi zen eta FC Barcelonak 1-2 kanporatu zuen 94. minutuan sarturiko gol bati esker.
Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2022-23 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 0
- Denboraldiak 2. mailan: 2
- Denboraldiak 2. B mailan: 3
- Denboraldiak 3. mailan: 1
- Ligako posturik onena: 2.a, 2.B mailan (2019-20)
Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | # | Maila | Postua | Errege Kopa |
---|---|---|---|---|
2015-16 | 5 | Erregional Preferentea | 4.a | |
2016-17 | 5 | Erregional Preferentea | 1.a | |
2017-18 | 4 | Hirugarren Maila | 3.a | - |
2018-19 | 3 | 2.B maila | 6.a | - |
2019-20 | 3 | 2.B maila | 2.a | final 1/16 |
2020-21 | 3 | 2.B maila | 1.a (igo da) | final 1/16 |
2020-21 | 2 | Bigarren maila | 15.a | 2. itzulia |
2022-23 | 2 | Bigarren maila | 2. itzulia |
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Taldearen webgune ofiziala (Gaztelaniaz)
2022-23 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak | ![]() |
---|---|
Albacete | Andorra | Burgos | Cartagena | Deportivo Alavés | Eibar | Granada | Huesca | Ibiza | Las Palmas | Leganés Levante | Lugo | Málaga | Mirandés | Oviedo | Ponferradina | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Villarreal B | Zaragoza |