Unión Deportiva Las Palmas

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Unión Deportiva Las Palmas
Sorrera 1949
Futbol zelaia Estadio de Gran Canaria
(edukiera: 31.250 lagun)
Presidentea Espainia Miguel Angel Ramírez
Entrenatzailea Espainia Quique Setién
Liga La Liga
2016-17 1. maila, 14.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Unión Deportiva Las Palmas futbol talde kanariarra da, 1949an Kanaria Handiko Las Palmas hirian sortutakoa. Gaur egun Espainiako futbol ligako bigarren mailan jokatzen du, lehen mailan 31 denboralditan ibili izan arren. Ligaren sailapen historikoan 19. taldea da.

Lehiakortasun handia du Club Deportivo Teneriferekin, biak kanariarrak baitira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen sorrera 1949an gertatzen da hiriko bost futbol taldek bat egin zutenean, horti Unión Deportiva izena. Bost taldeak honako hauek ziren: Club Deportivo Gran Canaria, Atlético Club, Real Club Victoria, Arenas Club eta Marino Fútbol Club. Bi urte baino ez zituen behar izan lehen mailara igotzeko, bertan urte bakarra egin bazuen ere. Baina bide onean zegoen eta 1955 eta 1960 artean lehen mailan sei denboraldiz jarraian egon zen.

60. hamarkada: Urrezko aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964-65 urtean igo zen hirugarren aldiz eta 19 denboraldi jarraian eman zituen lehen mailan. Urterik onena baina 60. hamarkadan izan zituen, izan ere 1968an hirugarren egin baitzuen eta 1969an bigarren. Urte haietan ere ohikoa izan Europan parte hartzea, bai Ferien Kopan, nola UEFA Kopan ere.

70. hamarkadan ere bikain aritu zen, batez ere bukaera aldera, 1977an laugarren izan baitzen ligan eta 1978an Errege Kopako finala jokatu baitzuen. Bartzelona nagusitu zitzaion 3-1eko emaitzarekin.

Gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baina 19 denboraldi lehen mailan egin ondoren 1983an bigarren mailara jeitsi zen. Ordutik aurrera bi aldiz egon da lehen mailan, 1986-1988 eta 2000-2002, aldi bakoitzean bi urte egin zituen. Bigarren B maila ere ezagutu izan du, batez ere diru arazoak zirela eta. 2005etik aurrera bigarren mailan aritu da, azken urteetan goiko postuetan.

Lehen mailarako itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013-14 denboraldian lehen mailara igotzeko play-offa jokatu zuen eta luzapenean sarturiko gol baten bidez Córdoba izan zen saria lortu zuena. 2014-15 denboraldian 4. egin zuen ligan eta play-offean Valladolid eta Zaragoza gaindituta lehen mailara itzuli zen.

2015-16 denboraldia makal hasi zuen baina gabon ondoren errekuperatu eta arazo gabe mantendu zen, azkenean 11. postua lortuz. 2016-17 denboraldian ere 14. postu lasaia lortu zuen.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kamiseta horia eta praka urdinak ditu, hauek baitira Kanaria Handiaren kolore tradizionalak. Bigarren kamiseta urtero aldatzen du, kluba sortu zuten bost taldeen kamisetak erabiltzen dituelarik: urdin argia eta zuria (Marino FC), zuria (CD Gran Canaria), zuria eta gorria (Atlético Club), beltza (RC Victoria) eta gorria (Arenas Club).

Etxeko ekipamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa

Kanpoko ekipamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2011-2012
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2012-2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016-17 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 33
  • Denboraldiak 2. mailan: 28
  • Denboraldiak 2. B mailan: 6
  • Denboraldiak 3. mailan: 0
  • Ligako posturik onena: 2.a Lehen mailan (1968-69)

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 4[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren 1968-69 denboraldian eta hirugarren 1967-68an.

finalista 1978an.

1953-54, 1963-64, 1984-85 eta 1999-2000an.

1994-95 (Las Palmas B taldea)

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Maila Postua Errege Kopa
2004-05 Bigarren B maila 7.a 1/64
2005-06 Bigarren B maila 3.a 3. itzulia
2006-07 Bigarren maila 18.a 3. itzulia
2007-08 Bigarren maila 8.a 1/32
2008-09 Bigarren maila 18.a 2. itzulia
2009-10 Bigarren maila 17.a 3. itzulia
2010-11 Bigarren maila 15.a 2. itzulia
2011-12 Bigarren maila 9.a 2. itzulia
2012-13 Bigarren maila 6.a 1/16
2013-14 Bigarren maila 6.a 1/32
2014-15 Bigarren maila 4.a 1/32
2015-16 Lehen maila 11.a 1/4
2016-17 Lehen maila 14.a 1/8

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Unión Deportiva Las Palmas Aldatu lotura Wikidatan
2016-17 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak Liga trophy (adjusted).png
Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Celta Vigo | Deportivo Alavés | Deportivo Coruña | Eibar | Espanyol | Granada
Las Palmas | Leganés | Málaga | Osasuna | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Sporting de Gijón | Valentzia | Vila-real