Edukira joan

Unibertsitate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matematika ikastaroa Helsinkiko unibertsitatean.

Unibertsitatea goi hezkuntzan eta ikerkuntzan diharduen ikastegi eta erakundeen multzo bat da. Alor humanistiko, zientifiko guztietan jakinduria gorde, ezaguera berriak sortu eta horiek transmititzeaz gainera, unibertsitateek funtsezko zeregina bete izan dute gizartean, kultura eta politikaren oinarriak zabalduz eta finkatuz. Antzinatik zibilizazio guztietan euren gobernu, ekonomia, armada eta bestelako goi-jakintzetarako ikastegiak eta irakasleak izan badira ere, egun mundu osoan nagusi den unibertsitate eredua Erdi Aroko Europan abiarazitakoa da; orduan sortutako Paris, Salamanca, Oxford, Cambridge eta beste zenbait hirietako unibertsitateetan irakasleak eta euren autonomia ziren nagusi.

Europako ikasketa erakundeak 1250. urtean.[1]

«Unibertsitatea» terminoa latinezko universitās magistrōrum et scholārium izendapenetik dator, «irakasleen eta akademikoen komunitatea» esan nahi duena.[2] Komunitate horiek Erdi Aroko gremioak ziren, eta beren legezko eskubide kolektiboak printzeek, prelatuek edo haiek zeuden hiriek igorritako gutunen bidez jaso zituzten.[3] Europako Erdi Aroan baziren beste eskola batzuk, baina unibertsitateena eredu berri bat aplikatuz sortu ziren.

Teologia ikasketa Sorbonan. XV. mendeko argiztapena.

Beraz, Unibertsitate-sistema modernoa Eliza Katolikotik sortu zela esan daiteke, XII. mende inguruan katedral-eskoletatik eta monasterio-eskoletatik eboluzionatuz. Eskola horiek, Bolognakoak eta Pariskoak bezala, lehen Studia Generaliak ezarri zituzten (askotariko gaiak irakasten ziren eta edozein jatorri geografikoko ikasleak onartzen ziren) maisuen eta ikasleen korporazio bihurtu ziren, tituluak emanez eta katedra-askatasunerako oinarriak ezarriz, elizako auzitegien jurisdikziopean. Boloniako Unibertsitatea "unibertsitate" terminoa erabiltzen lehena izan zen, XII. mendean, eta ikasleen eta irakasleen elkarteari aplikatu zion.

Europako mapa XVI. mendean
Unibertsitateak Europan, XVI. mendera arte. Sorrera data adierazita dago

Kairoko Al-Azhar izeneko (Kairo) gaur egungo unibertsitatea, unibertsitaterik zaharrena dela esaten dute batzuk, edo, behintzat, erro zaharrenak dituena, X. mendean eraikitzen hasia.[4] Beste batzuek, ordea, nabarmentzen dute, gaur egun unibertsitatea bada ere, hasieran madrasa (erlijio eskola) bat zela eta bere modeloa ez zela Europan unibertsitate izenaz ezagutu zirenen modeloa.

Hong Koneko unibertsitatea

Gaur egun, prestigio handiena duten unibertsitateak, Estatu batuetan, Erresuma batuan eta Txinan daude. 2026ko Munduko unibertsitateen zerrendan, lehen bost postuetan, Oxford, MIT, Princeton, Cambridge eta Harvard egon dira. Baina lehen postuetan, Hong Kong, India eta Txinako unibertsitateak daude ere, gehiago urtetik urtera.[5]

Munduko Unibertsitate ezagun batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Salamancako Unibertsitateko aurreko fatxada, Europako unibertsitate zaharrenetakoa.

Euskal Herriko Unibertsitateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Publikoak
Pribatuak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Weltatlas. Berlin.
  2. (Gaztelaniaz) «El origen de las universidades» El Nuevo Siglo (kontsulta data: 2025-12-06).
  3. Newman, Barbara. (1998-12). «Medieval Foundations of the Western Intellectual Tradition, 400–1400. By Marcia L. Colish. Yale Intellectual History of the West 1. New Haven: Yale University Press, 1997. xii + 388 pp. $40.00 cloth.» Church History 67 (4): 757–759.  doi:10.2307/3169861. ISSN 0009-6407. (kontsulta data: 2025-12-06).
  4. (Gaztelaniaz) Movement, Nasser Youth. (2022-04-24). «Mezquita Al-Azhar es la universidad internacional integrada más antigua» Nasser Youth Movement (kontsulta data: 2025-12-06).
  5. (Ingelesez) «World University Rankings 2026» Times Higher Education (THE) (kontsulta data: 2025-12-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]