Unibertsitate-Estadio Olinpikoa
Itxura
| Unibertsitate-Estadio Olinpikoa | |
|---|---|
| Estadio Olímpico Universitario | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Federative entity of Mexico | Mexiko Hiria |
| Campus | Ciudad Universitaria |
| Koordenatuak | 19°19′55″N 99°11′32″W / 19.3319°N 99.1921°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| 1986ko Munduko Futbol Txapelketa | |
| Inaugurazioa | 1952ko azaroaren 20a |
| Jabea | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa |
| Kudeatzailea | |
| Kirola | futbola |
| Erabiltzailea | Club Universidad Nacional |
| Edukiera | 83.954 eta 83.700 |
| Arkitektura | |
| Arkitektoa | Augusto Pérez Palacios (en) |
Unibertsitate-Estadio Olinpikoa (gaztelaniaz: Estadio Olímpico Universitario), hasieran Unibertsitate-Hiriko Estadioa eta batzuetan Mexiko 68ko Estadioa deitua, erabilera anitzeko kirol-esparru bat da, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoarena (UNAM) dena. 1952an eraikia Mexiko Hirian dago, bertoko Unibertsitate-Hirian hain zuzen ere, eta ondorioz, 2007tik aurrera UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zerrendan dago. Augusto Pérez Palacios, Jorge Bravo eta Raúl Salinas Moro arkitektoek egina,[1] herrialdeko bigarren estadiorik handiena da, Estadio Aztekaren ondoren, eta 72.000 ikusle hartzeko gaitasuna du. 1968ko Olinpiar Jokoen egoitza nagusia izan zen, irekiera eta itxiera zeremoniak eta atletismo-probak bere baitan hartuz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) González Franco, Lourdes Cruz. (2010). «El Estadio Olímpico Universitario del Pedregal. Permanencia y vigencia» Bitácora (Facultad de Arquitectura UNAM) 21.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
