Unibertsitate fakultate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Sarrikoko campusean, Bilbo
Industria Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskola, Eibar

Unibertsitatean, fakultatea jakintza arlo jakin batean ikasketak eta dagokion titulazioa eskaintzen dituen unibertsitate mailako ikastetxe bat da. Adibidez, Medikuntza Fakultatea edo Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea izenak erabiltzen dira. Arlo jakin batean berezituak izan arrne, ohikoa da arlo horren baitan titulazio ezberdinak ematea, bertako ikasketa-motek izan ditzaketen bereiztasun ezberdinetan oinarrituta. Adibidez, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultate batek Ekonomia Gradua eta Enpresa Administrazioko Gradua eskaini ditzake modu bereizian.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fakultate hitza latinetik dator, “facultas” hitzatik, euskaraz “ahalmena edo gaitasuna”.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Parisko Unibertsitateak Europako gainontzeko antzeko erakundeentzako eredua ezarri zuen. Pariskoak lau fakultate zituen: Teologia, Legeak, Medikuntza eta Arteak. Ikasleek bat osatu behar zuten beste bat egin aurretik.

Fakultate izena erakunde horiek zuten ahalmenarekin lotuta dago, hau da, legalki gradu akademikoak emateko "fakultatea" zuten. Nolabait, bere partaideen formakuntza eta ezagutza ziurtatzeko ahalmena zutela onartzen zen. Ondorioz, unibertsitate fakultate batek mota guztietako gradu akademikoak eman zitzakeen, baita ere pre eta posgradukoak.

Unibertsitate eskolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Falkutate kontzeptutik gertu dago eta, gehienetan ezin dira bereizi eta horrela da Euskal Herrian. Historikoki "eskola" kontzeptua gehiago lotu da ingeniaritzekin eta ikasketa zientifikoekin. Dena dela, herrialdeen arabera desberdintasunak egon daitezke. Esaterako Mexikon eskolek ez dituzte gradu ondoko eskaintza izaten; fakultateeko, aldiz, bai.[2]

Fakultate ohikoenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen batzuk:

  • Agronomia fakultatea
  • Arquitectura fakultatea
  • Hezkuntza Zientzien fakultatea
  • Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultatea
  • Zientzia Zehatzen fakultatea
  • Zientzia Fisikoen eta Matematiken fakultatea
  • Kimika fakultatea
  • Zuzenbide fakultatea
  • Heziketa Fisikoaren fakultatea
  • Filosofia fakultatea
  • Giza eta Gizarte Zientzien fakultatea
  • Informazioaren Zientzien fakultatea
  • Ingeniaritza fakultatea
  • Matematika fakultatea
  • Informatika fakultatea
  • Medikuntza fakultatea
  • Irakasle Ikasketen fakultatea
  • Medikuntza fakultatea
  • Teologia fakultatea
  • Osasun Zientzien fakultatea
  • Odontologia fakultatea
  • Psikologia fakultatea
  • Albaitaritza fakultatea
  • Diseinu fakultatea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]