Unibertsitatea-Eibar geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 10′ 50″ N, 2° 29′ 15″ W / 43.180598°N,2.487532°W / 43.180598; -2.487532

Infobox train2.png
Unibertsitatea-Eibar
Irudi gabe eraikina.svg
Kokapen mapa
Lineak

« San Lorentzo Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg  Amaña »
« San Lorentzo Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1D.svg  Amaña »
« Errotabarri Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1T.svg  Amaña »
Kokapena
Helbidea Torrekua kalea 2; 20600
Udalerria Eibar,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea 4. gunea (Mugi)
5. gunea (BGP)
Irisgarria Geltoki ez irisgarria 
Aldageltokia Trena Autobusa 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren E1  Bilbo-Matiko - Donostia-Amara
1D  Matiko - Elgoibar
1T  Ermua - Eibar
Bizkaibus A3912  Bilbo - Ermua - Eibar
A3926  Bilbo - Ermua - Eibar (Autopista)
Lurraldebus DB02  Ermua - Donostia
DB04  Mallabia - Ondarroa
UK05  Zestoa - Eibar - Ermua

Unibertsitatea-Eibar Euskotrenen E1 (Bilbo-Donostia) lineari, eta horren azpi-linea diren 1D (Durangaldea) eta 1T (Tranbia) lineei dagokien erdilurperatuko tren geralekua da, Gipuzkoako Eibar udalerrian kokatuta dagoena, Bizkaiko mugan. Mugi sistemaren 4. tarifa-gunearen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunearen barruan dago.

Bilbo-Donostia trenbidearen barne, geralekuan eskualdeko zerbitzuak eskaintzen dira Bilboko Matiko eta Donostiako Amarako geltokien artean (E1 linea), eta Matiko eta Elgoibarko geltokien artean ere (1D linea). Zerbitzu horiez gain tranbia ezizenez ezagutzen den Ermua eta Eibar elkarlotzen dituen hiriarteko maiztasun altuko zerbitzua ere jasotzen du, (1T linea).

Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren parean egoteagatik hartzen du izena, geralekuak eskolari zerbitzu ematen diola.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekuak bi sarbide ditu, Tiburzio Anitua kaletik eskailera bidez, eta Torrekua kaletik trafiko handiko gune batetik, doitu gabeko arrapala bidez. Hala, geralekuak irisgarritasun arazo handiak ditu.[1]

  • Eskailera bidezko sarbidea Sarbide ez irisgarria  Tiburzio Anitua kalea, 30 behea
  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide ez irisgarria  Torrekua kalea, 2

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean autobus geltokia dago.

Bizkaibusen hurrengo lineak geltokitik pasatzen dira:

  • A3912 EIBAR - Ermua - Durango - Lemoa - Galdakao Ospitalea - BILBO
  • A3926 EIBAR - Ermua - BILBO (Autobidetik)

Lurraldebusen hurrengo lineak geltokitik pasatzen dira:

  • 58 MALLABIA - Ermua - Eibar - Elgoibar - Mendaro - Deba - Mutriku - ONDARROA
  • 64 MALLABIA - Ermua - Eibar - Elgoibar - Azkoitia - AZPEITIA

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Unibertsitatea Trena, Irisgarritasuna - Ararteko mapak . Noiz kontsultatua: 2017-11-02.