Unión Deportiva Salamanca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Union Deportiva Salamanca» orritik birbideratua)
Unión Deportiva Salamanca
Datuak
Izen ofizialaUnión Deportiva Salamanca, S. A. D.
Izen laburraUDS
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
Eskumendekoak
LigaBigarren Maila B (2012-13)
EstadioaHelmántico estadioaSalamanca
40°59′43″N 5°39′54″W / 40.9953°N 5.665°W / 40.9953; -5.665
 17.341
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1923
Desagerpena2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala

Unión Deportiva Salamanca Gaztela-Leongo futbol talde bat izan zen, 1923an Salamanca hirian sortua, eta 2013an Espainiako futbol ligako bigarren B mailan ziharduela desegina. Bitarte horretan, 12 denboralditan jokatu zuen Espainiako futbol ligako lehen mailan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salamancako plaza nagusiko Novelty kafetegian sortu zen 1923ko otsailaren 9an Unión Deportiva Española izenarekin. 1931 urtean Club Deportivo Salamanca izenahartu zuen eta 1932an Unión Deportiva Salamanca bihurtu zen.

1936an bigarren mailara igo zen baina 1939 arte ez zuen debutik egin Gerra Zibilaren erruz ez baitzen futbol txapelketarik izan. Hurrengo urteetan hirugarren eta bigarren mailen artean aritu zen.

Urrezko aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972an hirugarren mailan ari zela José Luis García Trad entrenatzailea fitxatu zuen eta bi igoera jarraian lortuz 1974an lehen mailara igo zen. Taldearen "urrezko aroa" izan zen, zazpi urte egin baitzituen maila gorenean, posturik onena 1975eko 7. postua izanik. Honetaz gain 1977ko Kopan finalerdietara iritsi zen. Athletic-ek utzi zuen finaletik kanpo, San Mamesen 6-0 galdu ondoren Salamancan 2-1 baino irabazi ez zuelako. 1981ean maila galdu zuen baina hurrengo urtean berriz igotzea lortu zuen, oraingoan bi urtetarako.

1990 hamarkadan beste hiru urte egin zituen lehen mailan, 1995-96, 1997-98 eta 1998-1999 denboraldietan.

Desagerpena eta ondorengo taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo urteetan bigarren mailan aritu zen eta 2013an bigarren B mailan zebilela desegin zen taldea.

Desegin bezain laister Salamanca CF UDS taldea eratu zen, haren zelaia eta koloreak jaso zituena eta harrobiko taldea zen CD Salmantino-ren lizentzia baliatuz hasi zen jokatzen.

Zaleytu multzo batek ordea ez zuten talde berria onartu eta Unión Deportiva Salamanca omentzeko talde berria sortu zuten, Unionistas de Salamanca CF. Talde biek antzeko ibilbidea izan dute.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013 arte:

  • Denboraldiak 1. mailan: 12
  • Denboraldiak 2. mailan: 34
  • Denboraldiak 2. B mailan: 9
  • Denboraldiak 3. mailan: 19
  • Ligako posturik onena: 7.a Lehen mailan (1974-75)

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]