Unionistas de Salamanca Club de Fútbol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unión Deportiva Salamanca
Sorrera2013
Futbol zelaiaPistas del Helmántico
edukiera: 4.000 lagun
inaugurazioa: 1970
PresidenteaEspainia Miguel Ángel Sandoval
EntrenatzaileaEspainia Hernán Pérez
Liga1. maila RFEF
2021-227.a (I multzoa)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Unionistas de Salamanca Club de Fútbol (izen osoa Salamanca Club de Fútbol Unión Deportiva Salamanca) Gaztela-Leongo futbol talde bat da, 2013an Salamanca hirian sortua, Unión Deportiva Salamanca desegin ondoren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013 urtean Unión Deportiva Salamanca talde historikoa desegin zen eta harrobiko taldea zen CD Salmantinoren tokia hartuz talde berria sortu zen, Salamanca CF UDS.

Hainbat jarraitzailek hasieratik ez zuten talde berria onartu eta Plataforma de Aficionados Unionistas eratu ondoren UD Salamancaren "omenezko" talde berria osatu zuten, Unionistas de Salamanca CF. Taldea demokratikoki kudeatzen dute plataformako bazkideek.

Maila baxuenetik hasi zen eta 2018an Bigarren B mailara igotzea lortu zuen. Salamancaren ondorengo bi taldeek antzerako ibilbidea izan dute. Salamanca CF-k El Helmántico zelai historikoan jokatzen du eta Unionistas-ek alboan dagoen zelai gehigarrian. 2019-20 denboraldian Errege Kopan ibilbide bikaina osatu zuen 3. itzulian Coruñako Deportivo penaltietan kaleratuz eta final 1/16-etan Real Madril handia estu hartuz.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022-23 denboraldia barne.

  • Denboraldiak 1. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. B mailan: 3
  • 1. maila RFEF: 2
  • 2. maila RFEF: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 2
  • Ligako posturik onena: 9.a Bigarren B mailan (2018-19)

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Maila Postua Errege Kopa
2014-15 Salamancako 1. Probintziala 1.a -
2015-16 Salamancako 1. Erregionala 1.a -
2016-17 Hirugarren Maila 3.a -
2017-18 Hirugarren Maila 1.a -
2018-19 Bigarren B maila 12.a 2. itzulia
2018-19 Bigarren B maila 16.a 1/16
2020-21 Bigarren B maila 2.a/4.a
2021-22 1. maila RFEF 7.a 2. itzulia
2022-23 1. maila RFEF

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]